elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-03-04 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1934-04-22
Argia, 1934-03-25

 

Eleiz-gayak.— Jose Deunaren bederatziurrena bukatu da eta oraiñ asten da Ama Naigabetuaren bederatzi urrena. Nik eztakit zer gertatzen dan erri onetan, zar eta gazte oso gutxi Eleizan ikusten dituala; bañan ardandegietan eta akeit etxietan goizeko irurak eta laurak arte jendia egoten dala. Neuri ere gustatzen zait akeita eta ardua edatia bañan gaztiak batez ere goizaldeko ibillera utzi ezazute, zergatik kalte aundia datorkizue zeuen buruari.

 

Kaxo «Burni Bide».— Onek bialdu digu ona. «Mirentxu»ri ongi ibiltzeko bestela «Xapi»k zarpazorenbat egingo diyola ta. Bai ¿e? Iri beintzat ez diagu berialakoan egingo.

Lengo egun batian izandu nak Deba'ko Batzokian irekiñ bi itz egin biar nituala ta bateri galdetu eta besteari galdetu ibili niñuken da iñork etzitxan aztarrenik ematen eta alako batian batek esan ziaken: ¿«Burni bide»? «Burni bide» eztezu gaur emen ikusiko, ez da paga eguna ta. Orregatik iri xarpa botatzen zalla dek.

 

¿«Maitxo»k zergatik idazten ez duan?.— Telletxea, orrek ez dauka astirik. Iñauteri asteartez ikusi nuen bere gizon-gai zarra bere onduan zuala eta mutil koskorrak «pikantia» txupatzen ibiltzen diran baño goxuago zebillen, bere aren onduan zijoala neri etzian agurrik ere egin beintzat eta.

 

XAPI