elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-10-04 | Erlijioa - Ekitaldiak | Euzkadi, 1935-10-27
Euzkadi, 1935-10-12

 

Zidarrezko estaiak.— Igesi zan illan 24'an Aranzazu, ospatu zituzten ama zortzi apaiz euzkaldunek zidarrezko eztaiak beren artian emengo apaiz diran Opakua'tar Estanis, eta Kanpos'tar Saturnin'ak.

Zorionak, eta gaur bezela «Koxe» osasunaz urrizkuetara eltzia opa diet.

 

Agurtza-igandia.— Igesi zan igandia, il oni dagokion lendabizikua zan eta Ama Agurtza'ren opaz eleizkizun ederrak egin ziran. Goizian Jaunartzen ozte aundia ibili zan txadon nagusian. Amarretan jaupa nagusi abestu ederra. Itzaldi apaizak Ama Agurtza'ren aunditasuna oso ederki azaldurik.

Arratsaldian ibildeunian Ama zerukuan irudia ibili zan eliz-biran agurtza gustiak abesturik.

 

Kirolak.— Jun zan igandian, Lerun-zelaian «El Gallo» eta Elgoibar F.C. bigarrenak zaiña egin zuten, eta eibartarrak irabazi gol bat sartuta.

Arratsaldian, Bergara erbarruko txapelketa jokatu zan. Union Bergara'k eta Eibar'ko Union'guok. Jokaldi estua izan zan. Eibartarrak irabazi, bi ta bat.

Deba'ko Monreal zelaian, Elgoibar F.C. eta bertako Amaika Bat'ek sei goal Elagoibarr'ek bi.

— Deun Mikel baxatxonuan, igesi zan igandian, kirol-jai onek egon ziran. Lendabiziko Laisterketa Deun Mikel Urkaregi'ra osteria.

Lenengo eldu zan (Oixete) basetxeko Ion; bigarren, Arzabalaga'tar Domeka (Ziardazkoa); irugarren, Loiola'tar Maren (Zaearraga'kua); laugarren, Arrizabalaga'tar Andoni (Ziarrua'kua).

[...] biña bota alditara.

Lenengua, Barrenetxea'tar Domeka (Beraien'gua); bigarren (Bion) basetxeko Kepa'k; irugarren, Osoro'tar Julen (Iruñagalik'kua).

 

AIXERIXA