elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-03-31 | Erlijioa - Ekitaldiak | Euzkadi, 1935-04-21
Euzkadi, 1935-04-13

 

Ordu Deuna.— Igandean egin zan txadon nagusian Jaungoikoa eta Eleiza ezdutenen onerako. Jauna agirien izan zan.

 

Izpar beltzak.— Jaunaren besoetan il dira 83 urte zituala Etxaniz'tar Andone, «Getxo» baserrikoa, 76 urte zituala eta bat-batian Lazkano'tar Josebe Iñake 50 urteduna, Sarguitza'koa. Goyan Begoz.

 

Laurentzi Deunen.— «Aberri» eta «Mirentxu»k, Jel-batzokiko batzordeak antolatuta «Argia»ren zabalgunderako jai ederrak egin zitusten Laurentzi deunaren auzunean. Jaupa-ostian, «Basarri» bertsolari jayuak an bildu zirenai bere-lagundu zion Etxegiñak ere. Arratsaldean Gurutza-Bide-ondoren, Jolas-Toki-ona'n Pepe Artola zanaren «Bixente» antzerki parre-eragilea. Naiko barre egin zuten. ¡Jai txukuna!

 

Ezkon-deyak.— Ezkon-dei onek irakurtzen dituzte: Larrea'tar Ixidor eta Urkidi'tar Domeke; Badiola'tar Laurentzi eta Arakistain'dar Todore; Ondartza'tar Beditta eta Idigores'tar Miren. Zorionak aurrez.

 

Aste deuna.— Guerra, Forua'ko aita mixiolarijak egingo diguz Sante Sainduko itzaldiak. Bere izena azaldu nai ez dun notin baten palio berria opaldu dio eleizari ta Ostegun Gurenean lenengo aldiz erabiliko dute.

 

AIXERIXA