elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-25 | Erlijioa - Ekitaldiak | Euzkadi, 1932-02-04
Euzkadi, 1932-01-03

 

Gabon-zar.— Urtero bezela uri onetan egiten da peri ospetzuba. Aurten ere millaka aska eldu da. Goiz eta arratzalde iri idazketako sariak egon ziran.

Lendabiziko saria atera zuan Bideburu mendarokuak 21 giltz egin zitua:

Bigarrena: Alikitxa Eibar'kuak 16 terdi.

Irugarrena: Aingeruk emenguak 16 terdi.

Laugarrena: Lizarza'tar Mikel ermukuak 14'an.

Bosgarrena: Urruzuno emenguak 12'an.

Seigarrena: Irizabaleta emenguak 7'an.

Baita ere pelota partidu ederra jokatu zan Kamiñeru'ko pelota tokian, aldebatetik. Azkoiti'ko Etxaniz anaiak, eta emengo Gastesi eta Murua'k onek irabazi zioten 16'kin utzirik.

Arratsalde gustian batzarra erromeri ederra egin zan Eresbatza'k eta trikitixuk jota.

Gaubian Erri Eleiz gasteria'ren Biltokian, kolollo bizkatarren alkartasunak antolatuta, antzeski jai aldi ederra egon zan. Lendabiziko antzestu zuten? Baña ¿zein eraiz ni? Soroa Lasa'tar Markelin'ena, eta bigarrena «El Guitarrico» erderazkua Zarauz'ko Erri eleiz gasterikuak bota zuten, gustiak txalotuak izanik. Emen bildu zan dirua ezan duten ez bostegun laurleko dira, izango dira langabe arkitzen diran langillientzat.

 

Izpar beltza.— Gabon gau bitartian Jaunak beregandu zuan, Barrenetxea'tar Gergore andere oso ona 63 urte zituala G.B. Bere obiratze eta eleizkizunetan oste aundia batu zan.

Laguntzen diegu atzegabian, bere sendi eta enparau gustiei, batez ere gure lagun eta abertzale dan Uriguen'tar Kerman Batzoki'ko oleskari bikañari.

Sendi onek agindu dit berak ezin leitekian banan banan egin, eskerrak emateko, beren atsegabian lagundu dioten eta illobirarte eta eleizkizun gustietan alegindu diran gusti gustieri.

 

Jaiotza'ko.— Neskatilla bat eduki dute Zabaleta'tar Telespor, eta bere emaste Barrenetxea'tar Josebe'k.

Baita ere beste mutiko bat, Ibarluzea'tar Gillelma, eta Beloki'tar Sebastene'k.

Zorionak guraso bieri.

 

Bederatzi urrena.— Txadon naguzian oste aundia baturik egiten ari da Josu aurtxoaren bederatzi urrena.

 

Oparia.— Bai irakurle EUZKADI izparringi aren ogalien eta batez ere zuri «Lauaxeta» opa dizudaz urte zarrari bukaera ona eman eta berriari asiera ere bai.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Adizkide, erregiak ekarri dijote mutil-zarrari erregalu eder bat. Oski edo zapatak ipiñi bediz balkoyan.— L.