elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-09-24 | Erlijioa - Ekitaldiak | El Día, 1930-11-09
El Día, 1930-10-11

 

Eliz berriak.— Urriaren lendabiziko ostiralean, Jesusen Biotz zaleak, bederatzi ostiralen oneraspenari asiera emateko talde aundian eliz aldean ikusi ziran, beren biotzetan Jaunartzera.

— Igandean Ama Zerukoaren jayera, Errosariokoa, izanik, goizean jaupa nagusi ederra izan zan, abestuaz Haller eta «Ave Maria» Perossi'rena. Jaka'tar Antonio apaizak, egin zuan inkintza oso ederra, eta sutsua, euzko elez, gaia, Ama Mariaren eguneko jaiera eta Errosarioa izanik. Arratsaldean, iruretan, elizkizuna eta ibildeuna, bitan gurtza abestuaz, abestaldeak «Ave Maria», erri inguruan ibildeuna egiñaz. Talde aundia zan, gure ugaldun (alkate) eta udala aurrenengo zirala, Ama zerukoari maitetasuna erakutsiaz.

 

Izpar beltza.— Gazteeri biotz ikara gogorra dio, ezarri, Konde ta Izasmendi'tar Maximo, hemeretzi urteko gazteaten eriotz baterakoak. Eizean ibilli ta ozki (zapata)k oña urratu ziola eta lau egun barru, zornak itota iltzan. Ilegortzi (entierro) oso ederra egin zan ostiralean eta erri osoak lagundu dio Maximo'ri atzen lekura.

Jaunak Beragan beza.

— Astelen arratsaldean Zuloaga'tar Patxi, 77 urtikoa zuten obiratu. Talde aundia izan zan elizkizunetan. G.B.

 

Itziar'era.— Eguna badatorkigu; igandean Itziar alderatuko gera, Jaunaren laguntzakin, Luistar mutil taldeak. Euskal erriko itxas bazterrak, mendi tontor artaik zaitzen dira, ta bertatik Itziar'ko Amak euskaldun arrantzaleeri aparteko arretaz begiratzen die, eta erok alde guztietatik ikusten duen ezkero, deitzen diote biotzez eren lanetan laguntza izan dezaten. Guk ere Ama ori inguruan degu, eta seme onak, amari maitasuna erakusteko auzpeztuko gera bere oñetan, estutasun guzitan lagundu gaitzan. Luistarrak Itziar'en alkartzean, ama baten semeak bezela, elkar berotu eta sutu bear gera, munduko naspillen erdian zuzen joan gaitezen. Amak laguntzen digula. Itziar'era, ba, igandean, elkar besarkatzera.

 

IXAKA