San Juan eta San Pedro.— Deun Jon eta Deun Kepa egunetan inguru guzian izan ditugu jaiak. Egualdi ederrak egin ere eta, guk gure auzo degun Altzola'n ospatu degu Deun Jon egunea. Goizean goiz intzak artu, perretxiku batzuk billatu ta Altzola'ra. Egun ederra igaro genduala, zer esanik ez. Bertatik nere eskerrikasko beroa altzolarrai, batez ere txaunburu jaunari.
—Kepa Deunaren eguneko zatirik ederrena neretzat, gure txaide-kaleetan zear ainbat eta ainbat belbil aundi nexkatxaz beteak ikustea. Ikurrin txuria zabalik zutela Arantzazu'ko Amaren oñetan eguna igaro ta etxera zijoazen Mariaren Alabak bait ziran. Gaztedi talde ederra, zeruko Amak gorde dezala.
—Oraindoan, ostera, gu luistarrok degu txanda. Igandez, 5-n, guziok Arantzazu'ra deitu gaitue. Nik uste, talde aundi ederra osatuko gerala Arantzazuko Amaren oñeetan. Onetsi gaitzala, eta zuk, irakurle, otoi gure alde.
—Ezin ixilik euki, iñolaz, eta Telletxea jaun zuzendariari, mutilzar taldetik iges egin dualako... zorionak eman bearko, eta urte on askotan.