elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-10-26

 

Elizkizunak.— Agurtza Deunaren illean gera, eta lenengo igandean egindako jaiarekin ase ez, eta gaur zortzi eratu zuten Maria'ren Alaba ta Luistarrak, Agurtza Deunaren Ama Zerukoaren omenez, beste jai bat.

Oso elizkizun atsegiña izan zan. Goizetik gabera, abesti ederrik entzun zan ementxe. Antziñako erara abestutako Agurtza ere izan genun. Itzaldi ederra Jaka-Arana'tar Antonio apaizak. Ibildeun bikaña. «Agur Jesus'en Ama»rekin bukaturik.

 

Gaur.— Kristo Erregearen eguna degu. Erregeen Errege ta gauza guztien Egille dalako, ta batez ere gure biotzetan Errege bear degulako, maitasunez erosi ta gorde gaituanari dagozkion eskerrak agertzera gertu gaitezen.

 

IXAKA