elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-03-13

 

Eliz-gaiak.— Gogo-jardunak, oso eroso ditugu aurten eliz nagusian. Emakumezkoentzat, bukatu dira, eta orain gizonezkoentzat, asi bear dute.

Lan oek ordu egokiak bear izaten dituzte, langile eta baserrikoentzat eta orra ba ezin egokiagorik: goizean seiterdietan eta iluntzean zortziterdietan euskeraz, eta arratsaldean sei ta laurdenetan erderazkoak, ostiraletik aurrera.

— Maria'ren alabak, igandean izan dituzte [...] jaunartze eta ileroko lanak.

— Datorren igandean Luistarrak, ezin bear degu guk ere, ileroko jaunartzea. Ia bada danok zintzo azaltze geran gure gogo-eginkizunetara.

 

Antzerketak.— Iñauteri-karnabaletarako, gertu zeuden antzeketak. Mariaren alaba eta Luistarren artean, baño egualdiak eta «gripe»k lagundu etzualako etziren azaldu.

Ba, ez det uste baztertu ta utzi dituzte nik lan aiek; beintzat Luistarrak. Jose Donearen egunean, 19'an ordurako gertatutako lanaz eta beste antzerki bat ikusita, Marianisten Ikastolan antzerketa aldia egiteko asmoan dira.

— Mariaren alabak ere, zerbait ba dutela iduritzen zait jun etorri asko dabilkite ta. Noiz eta nola, ez dakit. Aitzen emango det ezer bada.

— Larunbat iluntzean, Azoka Plazan «Asociación de Bandas de Música»ren alde, Eibarko antzeslariak dute antzeketa. Tartetan Elgoibar'ko «Orquesta Bretón»ek joko dituzte erezaldiak (konziertoak). Au larunbatean, 14'an.

 

«Agiro-mendi»ri.— Ez bildurtu «Agiro»: lenengo «asma» kendu bai eta gero «entrenatzeko» «Frena»ri. «Bugatti» eskatu eta ortara «belozidadia» artzia egoki izango da.

 

IXAKA