elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-11-23

 

Egun oroigarria.— Euskotarrontzat oroigarria benetan, Sabin irakaslearen eriotz eguna. Ala izanik, erri guztietan ditugu egun onetan zerbait egintza bereziak, abertzale alderdiak eratuta.

Gu gurean anaiok goraitzen alegindu gaitezen eta zertxobait berezia eskeñi zaiogun Aberriari, gure irakasle Sabin'en bitartez.

 

Sabin, aita, irakaslea

Aberriaren argia,

Ziñopa aintzaz betea...

Donokian du tokia.

 

Il zan; gorputza bakarrik,

Bere gogoa bizi da.

Anaiok, ez ba negarrik,

Euzkadi zutik, jaiki da.

 

Jaungoikoa eta Aberria

Euzko biotzen intza,

Sabin'en gogo bizia,

¡Abestu Sabin'en aintza!

 

IXAKA

 

_____

 

Euskel izena.— «Munaundi» basarrian izan duten semetxo berriari Gabin izena ezarri diote. Zorionak aita-ama bitxiei eta bere gurasoei.

 

Jaupa.— Datorren igandean, 24'an, emengo abertzaleak eratuta jaupa bat izango da goizeko zortziretan, Erruki Etxeko elizatxoan (Hospitalian) gure irakasle Sabin eta beste il diran abertzaleen gogo aldez. Arren eskatzen zaizue jaupa onetara abertzale guztioi etorri zaiteztela.

 

Antzerkia.— Gure antzezlari jatorrak datorren igandian lanian ekiteko asmotan ditugu, Azpiazu'tar Ixaka, «Ixaka» idazle jatorraren «Nere Txokoa» izena duan antzerkiakiñ emango diote asiera.

Emengo Euzko Abesbatzak ere, antzerki bitartian, lenengo aldiz abestuko du; beraz, irakurle, datorren iganderako bi lan auek egin biarrian zera. Goizian Erruki-Etxera ta arratsian antzerkira.

 

Donostira.— Emengo abertzalien artian gar aundia dago datorren igandian Urumean izango dan itzaldirako. Izan ere, egiak entzuteko uraxe baño toki oberik ezin idoro leike datorren igandian. Euzkadi guztian diran tila ta manzanilla guztiak gutxigi izango dirala Kalbo Sotelo ta kompañiantzako.

 

Irrasaioa.— Aurreko egun baten pozik irakurri nuan «El Día»ko «Xaltxero»ren izparretan, berriz ere Donostiarrak euskel-irrasaioakin lanian ekiteko asmotan zirala. Ori, oso aspaldi onetan Luzear ta Zubimendi'ren euskera goxorik ez degu entzun irrati-bidez.

Asi ba lenbailen, zai gaude ta.

 

Bederatziurrena.— Asteartian eman zitzayon asiera Erruki-etxeko elizatxuan Ama Miragillearen bederatziurrenari.

 

Bazkaria.— Sarasua'tar Ander Eibartarrak, bere laguneri bazkari eder bat eman zien Deun Laurentzi'ko jatetxian mutil zarren kopraditik alde egiten dualako. ARGIA gure eskuetara irixterako (J.L.) Arrieta'tar Miren neskatilla zintzoarekin uztartuko zaigu. Jainkuak urte askotarako osasuna ta zoriona gañezka emango aldizue, ta, Miren, ez aiztu aurrera ere ARGIAren arpidedun izateakin.

 

MIRENTXU