elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-11-09

 

Kisto errege eguna.— Doipuruak agindurik ludi gustiko eleizetan Kisto Gure Errege eguna aunditasun ta ziñizmenez ospatzeko, ta uri onetako biztanliak ederto azaldu zuten Jaun-Goikuan ganako ziñismena. Goxian-goiz Gaunartzen bere biziko ostetza eleizan izandu zan. Saspiretan jaupa ta Jaun artzera bildu ziran eleiz ontako Alkartasun gustikuak. Amarretan jaupa «Lendabiziko Pontifikala» oso ederki abesturik eta itzaldia egin zuan Abautz'tar Andoni Lasarte'ko Birjide'tar lekaimen apaizak.

Jaupa bukatzian Jauna agirian ipini zan gauela egiñik arratsaldeko eleizkizun arte aldartasun gustikuak. Arratsaldian berriz eleizkizun ederra egin zan besperak agurtza ta otoiz ta abestiak, itzaldia goizeko apaiz gurgarriak egin-da oso euzkera garbian ederki azaldu zuan alperrik milaka ta miloika bere aurka izango dirala, berra beti-ta beti zeru ta lurren Erregia izango dala, baña jakiñian ipiñi zitun Koldobika ta Miren alabak, izateko bere gudariak eta bide ta oitura garbi ta esaeretan gure asaban antzera izateko. Nere idaskortza ez-da iñoz goiz eta arratsaldeko itzaldiak goratzeko. Ondoren jauna gorde «reserva» eginta, ta ondoren eleiza atalan ibildeuna Zeruko Ama ta Koldobika Donea'ren irudiekin beren lokarri «lazuak» eraman zituzten neskatxuak aingeru jantzita, eta eresbatzak «Kisto Gure Errege» juaz ta abesturik eleizan sartu ta ausperturik Ama Neskutzaren aldez. Agur Josuren Ama gustiok, abesturik eleizkizun gorengua bukatu zan.

 

Animen eguna.— Eleizak jaya igaro du, jaupari bakoitzak iru jaupa esan zitusten, eta Jaunartzen ere ostera aundia ibili zan. Amarretan jaupa nagusi abestu ederra guztiak garbitoki «purgatorioko» animen aldez. Arratsaldian oso ikertua izan ta dauden ildakoen aldez otoiz egin ta apaindurik.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Adizkide, zure idazlanak agertzen eztiralako asarre zara. Euzkeraz idazten dozuzanak agertuko dira. Erderaz geyegi daukela-edo...

Astero idatzi euzkeraz labur ta izpar asko. Ikusiko dozu agertuko diran edo ez.— Lauaxeta.