elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-07-04

 

Jaupa bat.— Ostegunean egon zan zazpiterdietan jaupa bat eliz nagusian Euzko Batzokiak aterata Aranburu'tar Mikel G.B. Bergara'n igandean ill zutenan izenez; notintza aundia izan zan.

Laguntzen diet atzegabian beran sendiari.

 

Illeroko Jaun artzea.— Uri onetako aurrak juan dan ostiralean eduki zuten illeroko Jaun artzea illan lenengo ostirala zalako.

 

Egualdia.— Ostegun arratsaldean egin zitun zaparrada aundiak euria, arria, tximist trumoiekin.

 

Azoka.— Ostegunean egin zan asteroko azoka notintza aundiakin eta onek dira salneurriak egin dituenak.

Arrautzak, 2,75 laurleko amabi.

Keizak, 6 txakurretik laurleko batera kiloa.

Marrubiak, 1,50 laurleko kiloa.

Baba gorria, 2,15-2,25 laurleko kiloa.

Ollaskoak parea, 10-15 laurleko.

Emengo lur sagarra, 0,40 laurleko kiloa.

Lekak, 0,80-1 laurleko kilo erdi.

Gaztaia, 1-15 laurleko kilo erdi.

 

Jaiotza.—Larreategi'tar Ixaka eta beran emaztea Unzilla'tar Terese izan dute seme bat eta berari jarri diote Euskal izena Iker.

Baita ere izan dute seme bat Kintana'tar Satur eta emazteak.

Zorionak.

 

ATXOLIN