elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1934-01-13

 

Eskar ugariak.— Uri onetako E.A.B.'kuak, eskar ugariak ematen dizkie, «Gabon» jaiak alaitsu igarotzeko Eusko Langile ta biartsuentzat jana, dirua eta baita Bakaldun Erregenetan ainbat jantzi eman dutenei. Eta jarrai aurrera ere anai biartsuei laguntzen, egunen baten Goikuak lagunduko dizute ta.

 

Izpar beltza.— Emeretzi urte zituala Jauna'ren besoetan iltzan Jiltrafe Egaleta'tar Toma (Goyan Bego). «Iriarte Etxeberri»ko morroia. Laguntzen diogu atsekabian sendikoeri.

 

«Centro Catolico».— deitzen dioten alkartasunak egin zun bere urteko batzar nagusia; aurrerako Batzar Artezkari berri au jarri zuten:

Lendakari, Osoro'tar Pedro.

Orde: Unzueta'tar Esteban.

Idazkari: Uzueta'tar Lazaro.

Diruzai: Azpiazu'tar Nikolas.

Batzar Artezkari lagunak (bokalak): Bernedo'tar Pelayo, Gurrutxaga'tar Gregorio, Salaberria'tar Jazinto, San Martin'tar Agustin.

 

Artesanos.— Alkartasun gaxo aldezko onek ere egin zun seilabeteko batzar nagusia. Bere gora bera au egonda dabiltza orretan:

Gastuak: 3.287,57 laurleko.

Bilduak: 2.447,20 laurleko.

Zorratan: 840,36 laurleko.

Aurrera'ko kutxan gelditzen dan dirutza 350,07 laurleko.

Aurrerako Batzar Artezkari berria onela autu zan:

Lendakari, Barinaga'tar Bitor.

Orde: Gabilondo'tar Domingo.

Idazkari: Jauregi'tar Praxedes.

Orde: Gabilondo'tar Sibilino.

Duruzai: Arrieta'tar Manuel.

Ikasle: Garzia Jose.

Orde: Aizpi'tar Felipe.

Gaxo ikustale Retolaza'tar Alejandro.

 

Jel Batzokian.— Jel alderdiko Eusko Batzokiak ere igesi dan igandian eduki zuan urteko batzar naguzia. Ontzat artu ondoren bertako gora berak aurrerako Batzar Artezkari berria onela gelditu zan.

Lendakari: Gabilondo'tar Agapito.

Orde: Gabilondo'tar Leonsio.

Idazkari: Arriola'tar Roke.

Diruzai: Gabilondo'tar Silbino.

Batzarki lagunak, Osoro'tar Bartolome, Epelde'tar Sebastian, eta Larreategi'tar Joseba.

Zabalkunde Batzordia: Uriguen'tar Kerman, Azpiazu'tar Ixaka; Muxika'tar Joseba Mirena, Elorza'tar Erramon eta Osoro'tar Gotzon.

 

Antzerkia.— Errege egunian Batzoki'ko antzezlariak antzeztu zituzten «Itxaropena» aretuan, «Ezer ez ta festa» eta «Txibiribi» antzerki politak oso ederki Bitartian «Gona gorritxu» Garate'tar Miren eta Martinatxo pospoliñak. Oso egoki egon ziran txalo aundiak guztiak irabazirik.

Datorren asteazkenian Deun Anton uriko bigarren zaindari egunian «La vieja que pasó llorando» antzeztuko dute, abesti batzukin nastuta.

 

[...] de la fe.— [...] alkartasun onek urtero bezela Gexo etxean (Hospitalian) ia iru mila laurlekoren jantziak banakatu zituan, ume beartzuen artian, alkate jauna buru zala.

 

Deun Andoni egunian.— Uri ontako bigarren zaindari eguna ospatuko du eleizak eta amarretako jaupa nagusian itzaldia egiteko da aita Alegria buruñurduna «kaputxinua».

Egun orretan baita ere dantzatzekuk dira gure Jel Batzokiko ezpatadantzariak. Ez litzake egun orretan txarto etorriko nire ustez eskuzko pelota partidu bat, Bergara erriko txapelketa jokatu biar duten Elgoibar'tar lendabiziko bibikotzen artian.

¿Entzungo ote dirate?

 

Euzkadi.— Lenguan ainbat abertzale izandu zan Eibar'en «Euzkadi» pelikula ikusten.

Poz pozik arkitzen ditu ain ederki gure errietako gora berak azalduta. Zorionak ba egileok.

 

Ezkontzak.— Laister uztartzekuak dira, Osinalde'tar Jesus donostiarra, Arozena'tar Felisa emengo neskatilakin; Gandia'tar Atanasio, Bolibartarra, Esnaola'tar Dionisia emenguakin; Maria Teresa Kruz, Muñoz anzisko eibartarrarekin.

Zorionak aurrez guztiori.

 

Naskaldia.— Valladolid'era juan dira Arrillaga'tar Julian ta Jose, eta Gabilondo'tar Jose gaztia.

— Domilas'era Etxeberria'tar Agustin apaiz gaia.

— Errezil'era egun batzuk emen igarota Agirretxe'tar Jone neskatila polita.

— Barzelona'tik etorrita emen arkitzen da Zulaika'tar Manuel.

 

AIXERIXA