elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-04-18

 

Aste aundia; aste Deuna igaro degu. Oroimen zoragarrizko astea. Elizkizun ederrak izan ditugu, ostegun, ostiraletan, eskutapen aztunak gogoratuaz. Oste edo talde aundia izan da eliz aldean. Siñismen edo fedea baida oraindik. Jaunari eskerrak. Ez ditzala igeal bada gure ondotik Jaunaren eskuak.

 

* * *

 

Bilbao'n nintzala eta nire lekuan uste izan nuen «Mirentxu»k edo «Maitxo»k idatziko zuela. Baño ez. Eta eztzait arritzen ez. «Argia» asteroko aberkoi orretan, astero idatzi oidu eta idazten du «Mirentxu»k eta berari bere idatzietan azaldu duen oroimenagatik eskerrak. Eta jakin beza, nere ibilaldiak erruz edo zorionez, paketsu ez «umore» txarrez egin oi ditudala, eta «Madarixako» ibilaldi eta «meriendak» eztirala «tripakomiñik» egiñ ezta «enpatxurik» ere beaz, baizik «apetitu» ona. ¡Jarraitu «Mirentxu» umore onian idazten!

«Maitxo» ez EL DIA'n, ezta ere «Argian» ez da azaltzen. «Mirentxu»n esanari kontu egiñ lezakio beaz, bestela «San Antoniotxu»ri otoi egin bearrean izango da ta. «Maitxo» ¿gehiago ez idaztekotan ibili zera bibliotekarik biblioteka «diccionario» bila?

 

* * *

 

¡Eup! Entzun. Au bai dala goguan iduki bearrekoa. «Maietza» Orrilaren 28'an Elgoibar'en degu E.A.B.'ren zabalkundea.

Kontuan eduki gero. Egun orretan zertzuk izango ditugun azalduko dira Jauna lagun. Baña danok gertu, egun ortarako.

Pazkua Berpizkunde egun alai eta zoriontsuak opa dizkizute.

 

IXAKA