elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-01

 

Ezkon izparrak.— Laster uztartzekuan dira Iribarren'dar Domaka zaldun gastea, Etxeberria'tar Miren uri onetako epaikari (Juesa)'ren alaba Epelde'tar Gergore neskatilla politarekin; Zubiaurre'tar Koldobika gastia, Eizagirre'tar Miren andere politarekin; Etxeberria'tar Polendin abertzalia, Zubiaurre'tar Elbire eibartar neskatilla lirañarekin; Arriola'tar Josune emengo Batzoki'ko antzezlari bizkorra izandua, Muxika'tar Alberta Donostia'ko Antigua'ko mutil gasteakin.

Zorionak aurrez gustiori.

 

Abertzalien ibiliak.— Igandez ainbat abertzale izandu ziran Zumarraga'ko euzko-jayetan. Datorren igandian J.L., ainbat abertzale Arrate'ra igotzeko asmoetan dira. Gastetxuak antolatu dituzten jayak ikustera.

¡Abertzaliak igandian gustiok Arrate'ra!

 

Jayotzak.— Alabatxo bat izan dute, Irigoyen'dar Andoni'k eta bere emaste Manzisidor'tar Joseba'k.

Baita ere beste batekin sendia geitu zayote Osoro'tar Jon, eta bere emaste Barrenetxea'tar Jone «Muxilo» baserrikuari. Zorionak gurasoeri.

 

Dabiltzanak.— Irun'era jun da Zulaika'tar Miren Koldobike anderea; Logroño'ra Unzueta'tar Bingen «subtenientia» bere emastiakin; Ernani'ra, Aizpiri'tar Joseba eta Unzueta'tar Peli.

Getxo'ra Iturzaeta'tar Saturnine anderea bere aurrekin.

Betelu'ra urak artzera Unamunzaga'tar Andoni bere emaste ta kuñatea dan Leunda'tar Pantzeske andereakin.

Uriko jayak igarota Ataun'era jun dira Altolagirre'tar Josune eta Bakarne aizpak.

— Madrid'tik, etorri da Arakistain'dar Ixidor.

— Altza Errera'ra jun dira Ansola'tar Gumersinda bere semiekin.

Emen arkitzen da Muxika'tar Polendiñe emengo E.A.B.'ko idazlia izana Arrasate'tik etorrita.

— Motriko'tik, Uriguen'dar Luki euzko-langile zintzoa, bere sendiarekin.

 

Deba'n.— Uri onetatik jun zan igandian ozte asko izan du zan Deba'n Donostia'ko Poxpoliñak ikusten, oso pozik etxeratu ziran, oso goraldu zuten Laborda'tar Erramun apaiz jauna, berak egin zuan lan ederra gaitik.

 

AIXERIXA