elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-08-17

 

Bartoloma deunaren jayak.— Poliki-poliki ba-datorkiguz uri Zaindariaren jayak ere. Ikusi degu egitaraua eta ez dago beste munduko gauzarik, ain gutxi euzko-usaindun jairik. Euzko-uri baten gerala ere ezin ziñistu. Eleizakoak jayak betiko eraz. Pelota-jokaldiak illaren 24'gn. Ulazia eta Aranburu, Zabala eta Artazo'ren aurka. 26'gn. Olaskuaga eta Murua, Azkoiti'ko Etxaniz anayen aurka. Eta 31'gn. Gurrutxaga eta Arrien, Galdos'en aurka.

Ostikoketa onek izango dira: 25'gn. Eibar'ko «El Gallo» eta Elgoibar F.C. Iralaren 1'gn. Arrasate'ko Mondragon F.C. eta Eibar'ko «El Gallo». Txirringuelarijak ere izango ditugu. Bira, Elgoibar, Eibar, Deba, Elgoibar. Izkiluze ere 25'gn. Dultzañeruak eta eresbatzak ugari, Eibar'kuak eta «La Romeral» ere etorriko zaizkigu. Ostontzeko garrantzi gutxiko jolasak izango ditugu eta aurreskua ¿zergaitik ez? Aizkora-jokua izango ote dan diote.

 

Gaste azkarrak.— Madrid'en izan ziran Udal-[...] asterketan ongi atera dira uriko seme diran Arriola'tar Erroka abertzalia eta Kora Arrizabalaga'tar Eli gure laguna. Zorionak.

 

Lasterketa.— Ill onen 11'gn. jokatzeko zan lasterketa Azkoiti'rik Azkarate'tar, galdu da, mila errial jaso ditu Alberdi'tar Eusebi Azkoitiarrak, bere arerio izateko zan ankako miñez zalako Eizmendi'tar Sebasten (Untzon) zan [...] au.

 

AXERIXA