elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-12-08

 

Luzear'eri.— Agur lagun zar on ori: Aspaldi onetan ez det izparringi maite onetara uri onetako izparrik [...], eta aspaldian «Ixaka» izparlaria [...] ari kan ezkero gogoratu zait izpar bat edo bi bidaltzia zuk «Luzear» tokirik uzten baudazu, eta aurrez eskerrak.

 

Abertzaletasuna.— Aspaldian emengo abertzaliak ernai dabiltz. Euzko alderdiko jai Jeltzale guztietara beren buruak azaltzen dituzte.

Jun zan igandian ainbat izandu ziran Donosti'n eta Azkoiti'n ango abertzaliak antolatutako jaietan.

Emakume Abertzale Batzakuak bizi bizi ari dira beren Aberri aldezko jaiak aurreratzen. Laster onetsiko dute Euzko Batzokiko abertzaliak opatutako ikurrin berria. Berak ori egin zuten berekin eta orain ordainketa dijua, eta ez dedila bazkiderik gelditu txindi apur bat eman gabe Batzokia'n dago ontarako arpidin zabalik.

¡Gora Elgoibar'ko alderdi Jeltzalia! Jarrai olantxe aurrera geure itxaropena lortu arte.

 

Anaitasuna.— Egun gutxi barru (J.L.) anaitasuna azaldurik emengo abertzale talde bat batuko da apari baten, eta bertan itzaldia egingo du abertzale sutsu dan Astiazaran'dar Jakinda «Usurbilek».

Poz aundia daukagu oneri aditzeko. Izparringi bitartez jakin gendun oso txalotua izan omen zan Usurbil'go Batzokia'n ere.

 

Izpar beltza.— Uri onetan Jaunaren besoetan iltzan 27 urte zituala Gabilondo'tar Andone, Aranburu'tar Eusebi'ren emaztia. G.B.

Utzi ditu alarguna iru umetxokin.

Laguntzen diegu atzegabe samiñian gure lagun Eusebi eta sendikoeri.

 

Eleizkizuna.— Ospe eta ozte aundia batzen da txadon nagusian Ama Sortze Garbiaren bederatziurrenian. Eleizkizun ederrak egiten dira goizian seiretan eta arratsaldian lauretan Gogojardunak (ejerzizioak) Onaindia'tar Kelestin Miren Alaba'ren buruak bereri.

Eta gaubetan berriz, eta ostiralian asiera eman zitzaion bosteguneko itzaldieri asiera emanik. Opakua'tar Estanisla'k. Geroko egunetan egingo dute Jaka'tar Andoni'k, eta Ezeiza'tar Joseba Andoni'k. Eta gaur Ama Sortze Garbia'ren eguna egingo du Aranburu'tar Pantzeska Usurbil'go apaiz gurgarriak. Itzaldi onek egitekua zan Eibar'ko apaiz argia dan Larrañaga'tar Polikarpa baño gaixo da eta etorri ezin.

Laster sendatu zaitez ba Polikarpa gure jaun maitea, alan opa dizugu benetan da.

 

Jun zan ileko gora berak.— Jun zan ilian jaio diranak: Rementeria Juregi'tar Maria Pilar; Uriguen Aranburu'tar Garbiñe; Iriondo Zenarruzabeitia'tar Maria Luz; Barrutia Urreta'tar Maria Konsuelo; Arakistain Iriondo'tar Jose Luis; Larrañaga Zubizarreta'tar Ramon.

Il diranak: Muguruza Lazkano'tar Estefania; Azpeitia Otxaran'dar Josefa; San Martin Arriola'tar Jose; Garate Arrizabalaga'tar Antonia; Lauzirika Larrañaga'tar Balentin.

Ezkondu diranak: Etxeberria Agirrebeña'tar Justo; Garate Iriondo'tar Josefa'kin; Arana Osoro'tar Jose, Albarez Fernandez Maria Blanka'kin; Uribe Arrilaga Rafael, Iriondo Barrutia'tar Maria'kin; Urresti Zangoleta'tar Eusebio, Aierdi Agote'tar Juliana'rekin; Berezibar Espila'tar Jesus, Aranburu Garate'tar Maria Karmen'kin; Loiola Osoro'tar Franzisko, Burgoa Urresti'tar Lauriana'kin.

 

AIXERIXA