elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-10-18

 

Itziar'en.— Itziar'en igandean igaro genduan eguna, benetan izan zan pozgarria, batez ere «idazleentzat». Irurogei Luistar idazle bildu giñan Ama Itziar'koaren oñetan, bere onetzia iritxi ondoren elkar ezagutu eta berotzeko. An bezarkatu giñan anaiak, eta egun poz eta zoragarria, nola ez «J'ta Utz», «Goiko kale», «Itxas-Aurre». «Endoya», «Pipe-Kale» eta beste ainbat eta ainbat lagun aiteen artean?

Egun egokia oso, Luistar guzientzat; ibildeuna, jaupa Luistarrak abestuaz, eta izlari Barrena jauna zala. Bazkari alai ta mamitsua; arratsaldeko Elizkizuna, eta Itziari Luistarrak enparantzan Tolosa'ko eta Alza'ko anaiak jator itzegiñaz lenbizi eta gero sutzu eta garbi Lojendio anai trebeak, bere itzaldiaren azkenean Itziar'ko Ama'ren bureztuntzea eskatuaz. Ala beardu, gure Amak eta izan bedi euskaldun itxas-gizonen erregin buru aukeratu zan ezkero, lagunak alde guzietan nairik «Ixaka» gaixua aukeratu zuan alde ontarako. ¡Ai Aita Agirre! zein begi okerra dezun, ¿irurogei idazle eta neronentzat aukerak? Ez dit ajolarik; «Itxas-Aurre» badet lagun eta gertu nago alegiñ egiteko.

Itziar'en Elgoibar'ko Luistarrak eziñ utz-egiñ eta asko atzera gelditu baziran ere egualdi bildurrez, an ziran bai trebe eta azkarrenak gudari Ezeiza'tar Joxe Antonio apaiza zala, bazkintza (junta)ko buru Unzueta'tar Lazaro eta idazkari (sekretario) Bereziartua'tar Aszensio'rekin. Oso pozik biurtu giñan, nola ez, Itziar gañetik Ama'ren oñak muñ egin ondoren, biotzez esanaz:

 

Aupezturik gauzkatzu

Ama zure oñetan,

Maitasunezko garrak

Suturik benetan,

Erregin zaitugula

Gure biotzetan;

Argi gaitzatzu arren

Munduko illunpetan

Zuzen ibill gaitezen

Zeruko bidean.

 

Luzear'entzat.— William'ek ateratako argazkia ikusi det izparringi onetan, baño ez naiz ase. Argazkia nai nuke oroigarritzat, eta gañera agindu bien nire anaieri ere, bialtzea argazkiak. ¿Bai al dituzu, Luzeat, ala nora eskatu ditezke?

 

IXAKA

 

Eskatu dizkiot nik 50 bat William'eri eta nai dezutenak neu eskatu, bialduko dizkitzuet.— L.