elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-11-06

 

Euzkadi Euzko-Abesbatza Elgoibar'en eta beste izpar batzuk.

Tolosa urian, Goi Jaunak beren ganatu du, 72 urte zituala, Larrañaga'tar Domeke (Goian bego) emengo «Erretxindi» basaetxeko alaba. Laguntzen diegu atsegabian, sendi ata senide guztieri.

— Garratza Berri'ko, Mugurutza'tar Pantzeska'k eta bere emaste Alberdi'tar Miren'ek, beren lendabiziko aur jaio-berriari, «Katariñe Agurne» euzkel-izen politak ezarri diote. Zorionak guraso euzko-zindueri.

— «Errezabal» basaetxeko Agirre'tar Simon eta Goyogona'tar Miren'en zortzi eguneko aurra zeruratu zaiote.

— Eleizakuak artuta arkitzen da «Guena Etxeberri»ko amona dan Artzuaga'tar Inese.

Aspaldian, gogoz ari dira uri onetan, laisterketak jokatzen emengo Gexoetxe-Hospitar, aurrian asi eta «Azkarate» gañera ikusten da egunero bertara eltzen dan laizterkariak, jokua egiten dual. Illebeten barruan iru jokatu dira, azkena igesi zan larunbat-gabian. Alberdi'tar Joseba Mirena zan laisterkari ori jan baitz 33 minutuan, eldu zan 3 m. 59 segundutan.

— Igandian berriz, garrantzi aundiko ariñaketa izatekua da, bide ortan bertan. 500-na laurleko, jokatzen dituzte, «Aiztondo» (amerukanua) 38 minutuan eldu baitz eta exetz. Goikuak maibadu ikusiko degu.

 

Deun guztien eta animaren eguna.— Oso eleizkizun, ederrak juna dira, egun orretan, oste asko eleizaraturik jaun artzen eta abar eta abar, baita ere obitoki-kanposantuan, ikertu, eta otoiz egiten, beren sendi senide edo lagun diran ildakoeri beren il-lurrobiak apaindu dotoretu loraz uztai-usei gozosko abar eta abar, eta igaro dan igandian, urian il diran goguen aldeko elizkizunak egin ziran, Jaupa Naguzi eta itzaldi edebat beren gain egiñik Onaindia'tar Kelestin apaizak. Jaunaren altzuan itxoen deigun ba, ildakoak betikotasunian.

— Igasi dan igandian Deun Mikel ardo-etxe (ventan) bazkari bat, egin zuten, gudari zosketa (suertian) azke atera diralako, Arriola'tar Kipiri, Sarazua'tar Julen, Joaristi'tar Koldobika, eta Salaberria'tar Pantzeska, eguna ospatuaz oso umore onarekin igaro zuten. Zorionak ba morroitza ortatik azkatu zeratelako.

 

Au poza...— Tira ba, izango dogu uritxo onetan ere Euzkadi-Euzko Abesbatza. Igandian, izan zuten Jel Batzokian, bazkiden batzarra, eta aurkeztu zuten araudi «erreglamentua». Irakurri eta gero guztien aboz ontzat arturik. Abesbatza orren lendakari Batzokiko lendakaria izango da. Batzorde bat autu zan gero onela. Zuzendariak, Azpiazu'tar Ixaka eta Bereziartua'tar Igon: alderditik, Izeta'tar Julen; Batzokitik, Gabilondo'tar Silbin eta Elortza'tar Erramon. Denak gaste argi eta langileak.

Orain lenengoz zayo «ensayo»-etan asteko egunak ipini dituzte asteazkena eta ostegunak ipini dituzte asteazkena eta osteguna iluntziko seiretan izango dira Batzokian.

Emakumari eta gastetxoeri garaiz aditzen emango zaiote. Eldu ba mutilak lanari.

 

AIXERIXA