elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-01-28

 

¿Luzear pizkortu altzera? Linoti-pistak esaten zuan bezala, aspalditxoan Euskal orria zilipurdika dabil. Ezdakigu zer gertatzen dan; alako «afana» orri ontarako ta, geruago ta atzerago ote guazen. ¿[...] oraindik? Umetxuen jaia zala ta, Azkoiti'n Amaletxo'ri nire galdera egin giñion; ¿Aita, non da ba, Amale? — «Oian, [...] gelditu da», erantzun zigun berak.

Onuzkero jaiki eta gogortuba izango zerala, uste det eta, ia Euskal orri oni piztu aldi bat, ematen zaion. Ala, mendian edurra ta errekaldian izotza dala ta, ¿danok sutonduan besurik tolostuta egon biar degu? Sutonduan, izparringia irakurri naida eta izparringian euskal atalak goxoenak; bear du. Eta ortarako bialtzen diran lanak, idatziak azaldu ta [...]. Ez diot nereagatik. Beste batzuk bidali dituztela diote, eta azaldu ez.

Ia beaz, Luzear, zuzentzen geran eta Euskal orri bikaña azaltzen dan.

 

* * *

 

«San Bizente otza, negu erdiko biotza». Igandez, Bizente Deunaren eguna, Deun Erroka baso-eliza edo ermitatxoan, ospatzen da baita ere Bizente Deuna. Bertan goizeko zortziterdietan jaupa abestua izan zan, aurrez ibildeuna baso-eliza inguruan egiñaz.

Arratsaldetik, egualdi otza izanik ederra baizan, eta «erromeria» egin zan.

 

* * *

 

Eusko Batzokian aurtengo batzordea era ontan jarri dute:

Lendakari: Gabilondo'tar Agapito.

Idazkari: Arriola'tar Roke.

Diruzai: Gabilondo'tar Silbino.

Batzarkideak: Konde'tar Maximo; Argarate'tar Ixaka eta Ulazia'tar Joxe Ramon.

Zabalkunde batzordeak dira: Osoro'tar Gotzon; Andonegi'tar Romualdo; Epelde'tar Alberto berrautuak eta Elorza'tar Ramon eta Muxika'tar Joxe Mari.

 

* * *

 

Beristain'dar Tibuzio, lagun maite abertzale zintzo eta bertsolariak, aurtxo jaio berria galdu du: zeruratu zaio. Igandez talde aundiz ezan zan obiratzea.

Lagundu nai diogu, samiñ aldian.

 

* * *

 

Egun abetan otz gogorra egiten du. Elurra mendian, baita telatuan ere. Gañera izotza atzo goizean, aurtengo gogorrena izan eidala diote: bost «gradu» betik; «termometro» edo beroneurkin orrek ala omen zion. Ez da gutxi; Ola jarraitzen badu, ez du iñork «Aberri» tximini zuritzetik aldenduko; ezta «Aixerixa» bere zulotik; ez «Mirentxu» «ekonomika» ondotik, eta ez «Maitxo» ikatz ondotik. Orrela, euskal orri ontarako lanak berriz ere, nik txiro, gixaxu onek egin bear.

Oraingo otz onek, eramaten dituanan, amaika ipoiñ izango ditu esateko, emendik aurrera.

 

Ama Domeña.— Medala Mirarigilearen omenez ilero ilero, 27'an egiten dute bere elizatxoan elizkizun polita. Goizean seiretako jaupa, Jaunartze eta abestiekin. Gau goizean ala [...] zan —jaiki eta jaupa, Jaunartze egin dute. Otz bildurrik gabe— eguai eta anderaño taldeak abesti goxoak abestu ditu jaupa erdian eta amaieran. Sor Honorina «monjatxo»aren abotsa zein ederki eta zein atsegiñez aditu degun.

Jarrai, Mirarigilearen maitiok; berak onetziko zaituzte ba, noski.

 

IXAKA