elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-09-23

 

Juan den igandean gure eliz nagusian apaiz gaien aldezko txindi biltze ta otoiak egin ziran.

 

Bederatziurrena.— Larunbatean asi zan Kalare Deunaren lekaimetxian S. Franzisko'ren bederatziurrena.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Zabalo'tar Nikolas mikeleteak eta Agirre'tar Maria'k.

—«Juaristi txiki» baserrian ere semetxo batekiñ beren sendia ugaritu zaiote. Zorionak.

 

Azkoiti'ko gaztetxuak.— Igaro dan ostiralian emen agurtu giñuzen Azkoiti'ko irureun gaztetxu Deba'n eguna igarota etxeruntz zijoazela, beren zaintzalle Izagirre, Urtzelai, Iguaran, Sudupe ta Dupla andereño abertzale zintzuak zituztela.

—Goenaga'tar Gotzone, azkoitiarra au ere, emen agurtu degu Bilbo aldian parranda aldi bat igarota bere txokoruntz zijoanean.

 

Azoka.— Ostegunean beti bezela notintza aundiarekin asteroko azoka egin zan. Bertan batu ziran gauzak egin zituzten saneurriak:

Olloak, 15 eta 16 laurleko bikoak.

Ollaxkoak, 6 ta 9 laurleko bikoak.

Untxiak, 2 laurleko kiloa.

Arrautza, 3'75 amabikoa.

Tomatia, 0'30 kiloa.

Piper morruak, 2'25 amabikoa.

Lekak, 0'25 kiloa.

Babarruna, 5'00 lakaria.

Patata, 0'35 kiloa.

Gaztaiak, 3'00 kiloa.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Iñixiok.— Jaungoikoak egun on dizula.

Praixkuk.— Bai zuri ere.

I.— Larrau bialdia?

P.— Bai, giro ederra dago-ta.

I.— Antonio'k zaindu dezaizula.

P.— Jaurgoikoak osasuna deizula.

I.— Au aldezu sari edo premiuetan izan dezuna?

P.— Bai, eruan ekarri bat eman giñon sari edo premiorik ez genduen ekarri baña.

I.— Enda edo raza garbikoa dirudi, ba.

P.— Bai, gai ortan etziden aitzakirik arkitu, baña ganau asko batu, ta au baño ederraguak oni arrapatu.

I.— Berau ere ez da ba aiñ barregarria.

P.— Ez baña sari edo premio banaketa ortan ere ez dute zuzentza edo justiziyarik egin eta...

I.— Ez?

P.— Ez ba: gure atxuak ekarri zuan orri edo paper bat azokan banatu zituztela eta esan zutela ganau sari edo premiñuen gañekuak zirala; asi giñan begira, ta eziñ ezer ulertu edo entenditu. Izan ere alako barregarrikeririkan! beti or ari dira negarrez euskera gaxua ia galdu dala ta bere azkeneko kabia baserritxuetan daukala esanaz, baserritar oien arterako paper edo orritxuak erderaz atera ez dituzte ba? Ta gero gu orrelako orriak eskuan artuta ulertu eziñ ditugunean aserretu egiten gera ta esan ere bai, «euskerak ez dik ezertarako ere balio ta erdera ikasi bearko diagu». Ez, da gutxiagorako ere, beintzat gure atxua orria artuta etorri zan bidetik atzera jun biar izan zuan errizai edo aguazillagana orri arek zer esan nai zuen jakitera.

I.— Ta atxuak goguan ekarri al zuan, esan zioten guzia?

P.—Bai, goguan ekarri zuan. Dagonillaren 25'an ganadu sari edo premiuak zeudela, nolako sariak zeuden ta sariketa ortara sartuko zan bei edo txalak bear zituan baldintza edo kondiziuak. Baserritar guztiak poztu giñan, da egun oietan etzan beste gauzik entzuten; batak bei gorriya ondo-ondo jaten emanda eruan bear duana, besteak bioia ondo «eskobiliau» biar zuana, besteak euren zezena baño ederragorik izango etzana, ta orrela guziak.

I.— Norbaiti gogoratu zitzaion bai, ganau asko zan an.

P.— Bai, ikusgarria zegoan illaren 25'eko goiz aretan Elgoibar'ko enparantza edo plazia, bei, zezen eta txalez betia, guziak sari zai. Eta gero zuzentza edo justiziya egin bear zutenak orri edo paperetan eurak jarri zituzten baldintza aietatik bat etzuten biar bezela bete.

I.— ¿Nola baña?

P.— Orri edo paperak lenengo baldintzan zion sari edp premio oietarako ganau edo abere guziak erri barrukuak bear zirala, edo beintzat sei illabete errian zeruazenak. ¿Ta zer egiñ dute? Baldintza orixe ondo bete ez.

Mendaro'ko batek oaiñ illabete Deba'n erositako biaiakin bigarren saria jaso zuan. Beste «tratante» batek ere, amabost egun aurretik erbestetik ekarritako beiakin saria jaso. Oker jun ziran «atrebituentzat» sariak. Zuzen, legez jun ziranentzat sari ordez euri zaparrada ederrak.

I.— Ja, ja, ja, ja!!!

P.— Parre egiten dezu Iñixio? Nik ez nuen ba parre egiteko gogorik ekarri.

I.— Da sariak nok banatu zituan?

P.— Endore (alkate) jaunak, bañon arek etzuen errurik, arek etzuen jakingo olako gauzarik eta; jakin balu sariak etzituen ala emango. Elgoibar'ko Endore jaun ori gizon jatorra da ta; baña zuzentza (justizia) egiñ zutenen artian baziran an abere aien berri zekitenak, baña...

I.— Gaurko zuzentzak orrelakuak izaten dira askotan; ingia, papera ta berriketa asko ta gauza zuzen gutxi.

P.— Ba gauza ondo ez egitekotan ez dezatela batere egiñ ta kito; jendeak ze esan gutxio izango luke-ta.

I.— Arrazoia dezu Praixku, datorren urtian zuzenago ibilliko al dira.

P.— Merezi luke.

 

PRAIXKU