«Francisco Macia Presidente Generalitat. Barcelona.
Zorion agurrik gozoena Catalunya erri aundiari. Aurki ikusiko aldegu gure Aberria ere, askatasun bidean. ¡Visca Catalunya! ¡Gora Euskadi! — Elgoibar'ko Eusko Batzokia».
»Eusko batzokia. Elgoibar.
A gran felicitation de sitjo demostrat aviat Basconia afecte sincer poble Catala por reivindicationes Bascas. Un saludo.— Frances Maciá.»
Poztu gaitezen gure anai Kataluña'tarren goralpenian eta gertu gaitezen gure Aberriaren alde, eskubide legezkoak ekartzeko. Araudi edo estatutoa, bide bat dala gogoraturik era datorrenean alegindu gaitezen bere alde, aurrera begiratuta.
* * *
Aberri «ere gaiotxo» bat egitea bururatu zait «Margarita»'rekin ezkontzen danerako baña ez omen [...] ezertxo ere nai. «Altzeta» opaldia [...].
* * *
Urte askotan.
Madrid'en egun batzuk igaro ondoren, erriratu da, erriko sendagile azkarra dan Eizagirre'tar Joseba.
— Aurtxoa izan du Uribe'tar Rafael'en emazte gazte Iriondo'tar Maria'k. Zorionak.
— Gure Gotzai maitagarriaren egun urte betetzea Mateo deunaren egunian izan da. Bere artaldagandik urruti dago, baña ardiak berarekin gogoratzen dira. Goi-Jaunak nai dezala laster artaldera biurtzea, artzai on ona. Dominus converset eum!
— Zorionak «Luzear». Abertzale bat geiago, zure «Iñaki» aurtxo jaioberriakin. Zorionak.
IXAKA