elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-10-08

 

Euzkel-ixena.— Miren Garbiñe euzkel-izen politarekin ugurutzatu dabe Alzola'ko txakonak, «Bioin» baserriko aur jayo berria. Aita ama bitxi izan ziran Idiakez'tar Joseba Mirena eta Juaristi'tar Beditta. Zorionak gustiori.

 

Ikastola iriki.— Urtero bezala aurten ere iriki dute «Artes y Oficios» deitzen jaya ikastola, bertan sartzia oroi dunak eman besayo izen abizenak Ezenarro'tar Bernata zuzendaria'ri.

 

Jayotza.— Aurtxo bat geyagokin geitu zayote sendia «karkazano»ko guardauja dau Uria'tar Gergori ta emastiari.

Zorionak.

 

Itzaldiak.— Igesi dau larunbatan arratsaldeko lau terdietan bere beziko itzaldia zuzendu zioten uri onetako azoka enparantzau nekazarieri, Larrañaga'tar Polikarpa apaizak eta Goñi'tar Eusebi'k. Dakidana da baserritarrak barru barrutik artu dutela oyen ezanak eta beriala jarriko dutela nekazarien alkartasuna.

 

Naskaldia.— Egun batzuk emen igarotzen arkitzen dira Ermu'tik etorrita Bengoetxea'tar Miren bere alaba Maite'rekin.

— Donostia'ratu dira Iñurrita'tar Kepe eta Erroka anai-arrebak.

— Zaturraran era apaiz gertakerak egittera juan da Garate'tar Iñaki mutil gastia. Ziaran'dar Laurentzi aita Josulauna ta errikoseme. Tamala det bera ez ikusia.

 

AIXERIXA