elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-06-30

 

Agurtu.— Oraiñ dala egun batzuek emen agurtu giñuzen Tolosa'ko I. Lopez Mendizabal ta bere ezkon anaia, «Poxpolin» mordo batekiñ etorri zitzaizkigun ta bai guk pozik artu ere, gure gaztetxuak ere oso arrera ona egin zioten «Poxpolin»eri eta asko salduko dan itxaropen aundia degu geurekin. Ala bear beintzat.

Urkiola osteria egiñ ondoren emen agurtu degu Azkoiti'ko «Zorrozpe» idazlemia. Andoni Deunari senargaia eskatzen izan zala ta buruarekin baiezkua egin ziola ta pozik etxeratu zaigu gure andereño au. Irakurle, ikusiko dezu emendik aurrera nola idatziko digun «Zorrospe»k.

 

Eibar'en.— Juan dan igandian gure poxpoliñ ta ezpata-dantzariak Eibar'en izan ziran ango E. Batzokikoak eratutako jai aldian: baita pozik biurtu ere azkari edo «merienda» ederra eman ziotela ta.

 

Eriotza.— Goiko Jaunak bereganatu du Elizakoak eta azken onespena artu ondoren, Urkiri'tar Juana Maria, «Kaskante» baserriko etxekoandre zarra. Goyen bego.

 

Iruña'ra.— Datorren igandian Iruña'rako zaletasun aundia dago gure uritxo onetatik ere.

 

Bederatziurrena.— Jesusen Biotzaren bederatziurrena Artabe'tar Tima Aita Jesusen Biotzekua izan degu. Korputs egunez ta juan dan igandian berebiziko eleizkizun ederrak egin ziran.

 

MIRENTXU