elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-17

 

Nekez badare.— Emen naiz «Euskal Orri» begiko ontara, ta nere egitekorik aundiena auxe dakarkit naizta berandu izan.

Azkeneko Euskel Idazle Batzarra emen egitia erabaki zuan Beiñ Beñeko Batzordeari eskerrik beroenak eman biarrian arkitzen naiz. Norbaitek esango zuan onezkero esker gabeko galanta naizela. Egia, alakotxe itxura atera det beintzat. Ez ba oldoztu zuek Batzordeko ziñatinok olako gauzarik, eta nere idazkortz onek idatzi eziñ leikian beste esker zueri zor dizkizutet. Berdiñ jaki goxuak zirala ta loratxuak bialdu dizkidatzuten guztiori ere eskerrak. Eta emen batu ziñaten guztiori ere berdiñ. Anei esker guztiori.

 

Gudaritzara.— Gure aberri maite au utzita beste aberri batera dijuatzen gudari gizajoari zer esan gentzake. ¿Zer diozute «Iturri Txiki», «Zubi Ondo», «Ayerdi» eta abarrek? ¿Zer diozute?

Estatutorik ez dala biar esaten duten oriek, ¿oraiñ aukera emango balitzioke zer esango ote luteke? ¿Naiago izango ote luteke emen Euskal Errian gudaritza beren guraso eta anai arrebak maiz maiz ikusiaz egiñ leikiena naiago izango ote dute Aprika'raño beren semiak bialtzia? Lenago Eusko Araudia'ren aurka beren autarkia eman zuanian Estatutoa txarra baizan. Baña ori egiñ zuan orri oraiñ galdera bat. Orain ¿Estatutoa ona alda ala txarra da? ¿Oraiñ ona ezta? ¿Eta len alako buru-gabea zertako izan ziñan ba? Ia ba urrengo zure semen bat gudari dezunerako badakizu Eusko Araudiak zenbat mesede ekarri leikezun eta orain dator garaia Estatutoaren alde jakatzeko, eta bere aldez autarkia emanarekin egiña daukazu. Baña ez lenago egiñ zenduana eginda, ez. Estatutoa txarra dek eta onelako iñuzentekeri asko esanarekiñ lagatzen badiozu, berriz ere zure semiak juan biarko dute etxeko ama bat utzita, beste ama batena. ¿Ori ontzat ote daukazu? Olako buru gabea etzaite izan.

Orainguan gonadunak ere autarkia bai omen degu. Baña badegula esanarekiñ bakarrik ezdegu ezer egiten. Onekiñ esan nai nuke emakume danok geren autarkia Eusko Araudi alde eman biar degula. Ez ba iñor bildurrez egon. Ez du balio «ni ba naiz beste edozein añako euskotarra» esatiak. Oraiñ ikusiko degu euskaldun jator bezela zeiñ agertzen dan. Itzakiñ asko gera bagerala esaten degunok, baña orainguan egintzak biar ditugu.

Ia ba ez beldur izan, nola gizonezko ala emakumezko, jo Estatuto alde, eta onela egiten badegu Eusko Araudia geuria degu. Eta orduan esango degu ia onek ezeren aurrerapenik ekarri digun.

Ta zuek «Iturri Txiki», «Zubi Ondo» ta Ayerdi anai maitiok al dezuten onduen ibili, Euzkadi'tik kanpora zabiltzaten txango aldi orretan; baña ez aiztu gure izparringi auetara idaztiakiñ. Ingi edo selutarako xoxak falta egiten badizute eskatu ta bialiko zaizute. Agur ba anai maitiok ondo ibili.

 

«Burdin Bide»'ri.— Artu nuan bai zuk biali ziazun paketia, baña esan biar dizut nik artzia eta errekadistia ordaintzia beste partetik ez nuala izan. Igande eta astelenian majo aprobetzatu ziran «Aberri», «Ixaka» eta «Aixerixa». Onek bestiegatik dio baña bera etzan makalena izan. Ori gañera rejimenian dauala e, bestela ez dakit zer izango zan ixkilak ezezik bituta ekarritako trapuak ere uste det artuko zituala onek.

Baña igandian ekartzen dituzun oriekiñ neuk eta «Xapik» baño ez du aginduka. Ni entxupixtatzat botatzen nauan ori beintzat ez dedila etorri berriz jatera, bestela orainguan ere akabo gera. Eskerrak ematiakiñ ere ezta iñor gogoratu. Oriek ez baitia jatiakiñ besterik gogoratzen. Berriz ere tri... galantak eukiko dituzte oriek. Onetxekiñ bai esan leikiala «bao iskilak jaten».

 

MIRENTXU