elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-05-13

 

¿Altzola'ra gaur?.— Galdera au bai makiñabat bider entzun bear degula gaur. ¿Altzola'ra bai? Eta nola ez. Auzorik urren urrenak altzolarrak izanik, abertzale bezela anai urrenak erak. Gaur anai oek jai aldi, Euzko Batzokiaren zabalkundea dute ta dei digute inguruko anaiei egun eder au ospatzeko. ¿Nola ba «baietzea» erantzun gabe gelditu? Bai, gaur danok Altzola'ra. Egun ederra degu bertan goiz goizetik; jaupa, dantzariak, oturuntza, itzaldiak eta dantzaldia. ¿Nola ez ba juan? Nik, ezen okerrik ezpadet, J.L. goiz goizetik joatekotan nago, altzolar anaien artera. Jaupa nagusia abestu bear degula ta... or nazute mutil-zar galanta. ¡Zer egingo diagu ba! Urtiak aurrera, andra geia topatzeko itxurarik ez, ta...

Altzolar anaiak; emendik agur, eta ia inguru abetako anai abertzale guztiok, gaur Altzolan besarkatzen geran, batez ere euskal idazliok ia gaur «Mendizale», «Pinpilipoxari» «txokolate»txo bana jaten diogun, Altzola'ko ur goxoagin batean. Gero arte.

 

IXAKA