elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-23

 

Luistarrak.— Igandean Luistarrak illeroko jaunartzea genduan. Larunbatean «Anton Donearen» jaia ospatu eta igandean ezala izango egun oso egokia iduritzen zaigun, baño gaztedi aundia bildu giñan [...].

Itzalditxua egin zigun gure zuzendari Ezeiza'tar Jose Antonio'k, berak dakian eran eta elizkizun ondoren batzarra izan genduan urteko gora-berak azalduaz eta aurrerako elkar berotuaz. ¡Ia aurtengua, urte aparta izaten degun, anaiak!

 

«Agiro Mendi»'ri.— Bai, Berenger; «sekretario partikular» oni erregeak ezta ikatz puzkarik ere. Zedorrek, papera ugari ba dezula diozu, ba... ¿ez al dira «deskuidatu» papel tartean hogei «duro»koren bat izkutatzen? Ala balitz «Itxas-Aurre»ri bere bixigu ordez, «edespedida de soltero» apariya eman bear duanian, gerok ordainduko diogu ogeiko orrekin. ¿Ez da ala?

 

«Edoya».— Iges dijuakigu «Endoya» Asturias alderako «destinua» du, irakaslari Billaberdera juan bear du. Euskal erretik irten bearrak oñaze damaio ¿baña bere anaian ondora dijua ta poz au du: anai bi euskaldunak Asturias aldean alkarren urrean egotia.

Ez aztu ba, «Endoya», EL DIA'ko Euskal Orri onekin.

 

IXAKA