elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-05

 

Igandean.— Idazle anai arreba arteko eguna igandean, egun pozgarria. Esku estutze, bizkar jotze xamurrak. Geltokian geunden zai, biotza taupadan anaiak besarkatu naian. Etorri ta anaikengo bat, bi, iru zenbatu nituan eta korrika «Mirentxu»rengana berrogei ba gera, gortu jaki goxua.

Batzarra, Eusko Batzokian: areto ederra. Uri buru Batza eta Batzordeak ardo txuri trago goxo bana eskiñi zigun idazleai. Eskerrak guztien ordez.

Batzar ondoren bazkaria. «Mirentxu»k bai igarri ere, ta mai aurreko oial zapitxuak eusko ikurrintxo baña jairik zeuzkan.

Akeitak Batzokian, eta bultzira lagundu ta agurtu etxeruntzian anaiak. Anai arreba arteko eguna pozgarria guretzat.

 

* * *

 

Igandean baita ere gure txoko paketsu ontan beste era bateko lagunak izan ditugu: «guardias de asfalto» Atarrenek deitzen dien bezela, Eibarren komunistak mitin itzaldia zutela ta etorri omen ziran onera. Gugatik alperrik zeuden etorri bezela juan zeran.

Komunistak bai belbiletan etxeruntzian, Donosti Pasai aldekoak nunbait deadar gogorrak egin zituzten: abestiak ere... «Gora Euzkadi gora», bandera rosa ta abar.

Euzkadi gorrian gaiña zelako eskupasada eman zien emengo taberna batian, belbiletik jetxi ziran batzuei, gure adiskide azkoitiar Boni jatorrak. Komunistak agoa zabalik utzi zituan. Euzkadi zer dan garbi ikusi zutenian ¡Bostekua, Boni!

 

Aretxabaletako Alberdi'ri.— Kaxo Alberdi, igandean «pipar» egin dek. «Kamarerotza»rako gertu neoken, orainguan ere. Ire tokian «Luzear» aurrez aurre Zaloña ta Iturri-txiki nituan igandean. I urruti intzan baña biotza Mirentxu'nean bear?

Artu dizkiak ik bidalitako «gorantziak». Agur ba Alberdi.

 

Aixerixa, zorionak.— Gure anai idazle, jator «Aixerixa»k alabatxo bat gehiago du ta Garbiñe euskel izen polita jarri diote. Zorionak, Aixerixa!

 

IXAKA