elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-06-25

 

Itzaldiak.— Juan dan larunbatean egon ziran itzaldiak emengo Euzko-Batzokian.

Azpiazu'tar Ixaka'k erderaz itz egin zuan lenengo eta bukatu zuan erderaz garbian eta gero itz egin zuan Epelde'tar Alberta euskeraz izlari biyak.

Oso txaluak izan ziran.

Datorren larunbaterako beste itzaldi bat jarri dute eta bertan itzegingo dute Linazasoro'tar Karla, «Altxeta», eta Isusi izlari ospetsuak.

Larunbatean elgoibartar danok juan biar degu izlari onen itza artutzera.

 

Zarauz'en.— Igandean uri onetatik ere 150 inguru juan giñan Zarautz'era bi ikurriñekin arratzaldeko ordubiterdietako bultzi baten Eibar'tik asita.

 

Ondarrua'ra.— Datorren astelenean, Deun Kepa eguna, Ondarrua'ra juateko asmoa dauka talde aundi batek Euzko-Batzokian zabalketa dalako.

 

Koldobikatarrak.— Juan dan igandean eman zayon amaiera Koldobika deunaren bederatziurrenari. Zazpiretako jaupa ondorean Jauna artu zuten mutil askok eta amaietako jaupa nagusia abestu zuten Luistar abeslariak oso ederki.

 

Auteskundeak.— Datorren igandean danok dakigun bezela izango dira auteskundiak diputaduak aukeratzeko eta Gipuzkoako euskaldun guziok eman bear ditu beran botoa bat bera ere gelditu gabe gizon oneri.

Pildain'tar Andoni jaunari, Urkixo'tar Juli jaunari, Pikabea'tar Errapel jaunari eta Leizaola'tar Josu Mirena jaunari.

 

ATXOLIN