elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-29

 

Osakuntza.— Jun zan larunbatean osakuntza oso zalla egin zioten Arrilaga'tar Iñaki Mirena, eta Zubizarreta'tar Toma sendagilliak, gure lagun dan Alberdi'tar Joseba Imanol'eri.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Muguruza'tar Joseba «Etxeberrizabal» baserrikua.

 

Ezkontza.— Larunbatian uztartu ziran txadon nagusian Iriondo'tar Pantzeska eta Altuna'tar Miren. Zorionak.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat eduki dute Zubiaurre'tar Nartxi eta bere emazte Learisti'tar Kandale (Kandelariak).

Baita ere lendabiziko semetxo bat eman diote, Mendia'tar Martin, Urkaregi'ko mikeletia'ri eta emazteari. Zorionak.

 

Laisterketa.— Igandian Mendaro (Azpilgueta) gure auzo urian, jokatu zan ariñaketa, ba Arriola'tar Andoni «Ospaz»kuak, erronda bota zuan Mendaro'ko enparantza edo plazan, ba eguan berari laisterketa jokatu nai zionik atera zedilla, asi enparantzan egta «Sasiola»ra jun-etorrian (sei kilometro) gutxi gora bera... Aurka atera zitzaion «Errebiro»ko mutilla, baita arin irabazi ere. «Ospaz» ori «Sasiola»n gelditu zan eta irabaztaliak 24 minutu eta segundo gutxi egin zituan. Dirutan jokatzen zituzten 250 laurlekona.

 

AIXERIXA