elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-18

 

Ezkontza.— Jun zan larunbatean ezakondu ziran txadon nagusian, Iriondo'tar Tedose emengo neskatilla polita, Soldan'tar Imanol sebillatarrakin. Zorionak.

 

Gau gurtzaliak.— Larunbat gabian eduki zuten beren illeroko jaia igande goizarte.

 

Eusko Kirola.— Igandean Andueza pelota todian eskuzko pelota partidua jokatu zuten, alde batetik Sol eta Unzueta (E.), Artazo I'a eta Berdun'en aurka. Pelota aldi ederra egin ondoren, lenengo biak irabazi zuten.

 

San Anton'ak.— Aurten aspaldiko urtetan ospatu ez dan eran, ospatzeko ustia aurtu du Udalak gure bigarren zaindari eguna. Goizian eresbatzak, txuntxunak, kale jira alaiak, joko dituzte, erralduak eta burutuak (gigantes y cabezudos), Jaupa abestu ederra, eresbatzak eresiak (konziertoa). Arratsaldian, pelota partidua, ondoren, trikitixa, eta eresbatzak jota dantzaketa.

 

Luzear'i.— Jun zan ostiralian bialdu nizun euzko orrira'ko idazkitxo bat EL DIA'n argitaldu zeizun, baña ez degu ikusi, bertan eskerrak ematen nizuzan erregenetan bidaltzen zidazun erregalua gaitik... ¿artu dezu, ala ez? Artu badezu eta argitaldu ez oinguan ni ez naiz ezan bidaldu dedana, baña urrengo artzen ba dezu «Solución de sulfato de zinc» al 3 % 5 gr., neria izango dala jakiñian ipinten zaitut.

 

AIXERIXA