elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-09-05

 

Izpar beltzak.— Lengo egunian Altza uritxu politian, Jauna'ren besoetan ilzan, uri artako errizaña zan Antzola'tar Gumer emengo semia (goyan bego).

Bat-batian, Jaunak, beste ludira eraman du Carretero'tar Joseba gizon ezaguna (goyan bego).

Lengo astelenian paxixtaren egazkin baten su-daunbada batek zauritu zun Portugalete'n Agirregomezkorta Etxezarreta'tar Pantzeska emengo Irizabaleta'ko semia. Gexoetxera eraman eta beriala iltzan (goyan bego).

Laguntzen diegu atsegabian iru sendikoari beren tamal aldi onetan.

 

Euzkel izena.— Alabatxo bat izan dute, Gabilondo'tar Jon eta bere emazte Arrieta'tar Todore abertzale zintzuak. Ugutzatzian, Libe euzkel-izen polita ezarri eutsen. Zorionak abertzale zintzuori.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Imanole (Betranesia) anderea. Baita ere «Karkizao» basetxeko Etxaniz'tar Kepa.

 

Jayotza.— Arriola'tar Kepa eta Lezeta'tar Eusebe Galboso basatxekuak seme izan dute. Zorionak.

Arpidir-Matxinada madarikatu onek ekarri dituen negarrak eta sendietako bizi exiñak apurtxo bat zendatzeko. Udalak arpide bat iriki du 2.000 laurlekokin burututa, eta arren uriko [...] adierazten dio alduanak-aldunakin laguntzeko.

 

AIXERIXA