elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-01-24

 

Elgoibartarra: Gustiok dakizuten bezela datorren larunbatean illa onen ogeta bostean antzezti ederrenatarikoa daukagu Azoka-plazan. Antzezlari Soraluze'ko antzezlari jatorra izango ditugu. Etxabe'tar [...]'ren «Peru Gixon» antzeztuko dute, baita Prixika alkar-izketa parregarrija ere. Antzezti-tarteetan Deba'ko Izaga eta Mendaro'ko Irusta abeslari jatorrak euren abesti gozoak abestuko dituzte.

Emen bialtzen dan txindi edo dirua Gorostiza'tar Guilelma, «Aixerixa» idazle jatorrarantzat izango da, danok dakizuten bezela aspaldion emaztea gexorik daukota.

Onela laguntza edo bat danian Elgoibar'ko gustiak beti euren biotz ona erakutsi digute. Gustiok larunbatean Azoka-zelaira.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Baserritarrak, eup!

Datorren igandian peri-eguna dala-ta arratsaldian Azoka-enparantzan zuendako itzaldia ixango da. Gustiak eldu zaitezte izlari euzkaldunai entzutera, «Altzeta» eta Montzon aldunak izan baitira.

 

AIXERIXA