elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-07-08

 

Antzerki-jaya.— Larunbata gabean Euzko-Batzokiak eratuta, azoka (enparantzan) antzerki jai ederra egon zan Emakume Abertzale-Batza'ko bazkidia dan Larreategi'tar Miren'en aldez.

Eibar'ko, Euzko-Gastedia'ko antzeslariak oso ederto antzeztu zuten «Alma Vasca» deritxon antzerki ederra ta antzezlari danak oso txalotuak izan ziran.

Bitartietan Mendaro'ko Unzueta abeslariak euzko-abesti politak abestu dituan ostearen poz aundiakin.

Larreategi'tar Miren'ek agintzen dit esker beroenak emateko izparringi onen bitartez Eibar'ko antzezlari bikañeri, Unzueta Mendaro'koari antzezki jai ederra antolatzen jardun duten gustiai ta antzezki jayan izan ziran gustiai ta onekin betetzen det neri eman diraten agindua.

 

Madariaga'ra.— Datorren igandian Madariaga auzoan bilduko gera Azkoitia'ko ta Elgoibar'ko abertzaleak egun eder bat igarotzera.

Itzaldiak ta gauza guztiak izango dira. Elgoibartarrak, datorren igandean danok Madariaga auzora besarkada sutsu bat ematera Azkoitia'ko Abertzale anayai.

 

Durango.— Igandean Tabira'tar Batzokian askundia ospatzen abertzale asko juan zan Durango'ra, batza-ere arratsaldeko itzaldira, aberrian itza entzutera.

 

ANTXOLIN

 

_____

 

Izpar beltza.— Ermu'n 72 urte zituala Jauna'ren besoetan il zan [...]'tar Laurentzi gure ezaguna dan Urban arkitetua'ren aita (G.B.). Laguntzen diegu ba, beren samiñian Urban eta bere emazte Egaña'tar Imanole'ri.

 

Jaupa bat.— Astian eduki zuten txadon nagusian Josu lagundi edo apostoladu'kuak, beren alkartasun urte barruan il diran bazkidian gogo aldezko jaupa.

 

Arrate'ra.— Larunbat gabean aterako dira Arrate'runtz, emengo Gaugurtzaliak Arrate'ko Ama Zerukua'ren onenez egingo diran eleiz jayetara Madariaga'ra. Igandian egingo diran euzko-jayetara, jungo dira gure Euzko-Batzoki'ko ezpatadantzari aldra eta txistulariak. ¡Jagi! inguruko abertzaliak, gustiok igandia Madariaga mendira.

 

AIXERIXA