elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1934-01-09

 

Goierriko txori bat mokoka.— Orain dala urtetardi inguru, Goierri'ko uri batetik ango abertzalien igesi etorrita uri ontan arkitzen da «Pájaro Azul» egaztia, obeto esateko [...] «Gabiota» bat. Eta goierritar abertzaliak jakitun ipiñi giguzan egazti oneri taunbara...rik egin gabe utzia zala, zer janik etzuelako. Eta alantxe da: ez da mokua ta luma besterik.

¿Baña zer nai dezu irakurle? Elgoibar'era etorri omen zan abertzaletasuna betiko eskutatzera. Ez ziok gaizki! Eta orain «Bandido chiquito» titulua artu omen du emen bizi izateko, eta «La Señorita Constancian» «Irmo» izenordiarekin abertzaleri mokoka ari da.

Baña «Bandido chiquito» au jakiñian ipintzen det. Uri onetako Batzokian «cuerp de Policia Secreta» antolatu dutela eta orren eskuetan erortzen bada «kastaña salda» emanaz «gobernatzen» dutela.

Arren ba, ixilik egon zaitez! Zuregaitik ainbeste ez digu ajolarik baña bai zure sandiagaitik errugabiak diralako. [...] orraitio amabi ume ta emaztia duen gizonak! Gose bazera, ogia jan liteke beste bide batetik ibilita, abertzalieri miñik eman gabe ¿«Entxufe» bila etorri ta topatu ez dezulako guk abertzaliok al degu errua? Juan zaitez eure uri aldera emen «Konporme» ez bazera. Ia bada, kontuz kontu ibili, bazera jun...

 

Etxezuri Zubipekua

 

Euskal izena.— Miren Yosune euskel izenekin ugutzatu da txadon nagusi onetan, gure lagun ta abertzale onak diran Gabilondo'tar Lontzi eta Arakistain'tar Simon.

Zorionak gurasoei.

 

Gora berak.— Jun zan urtian gora bera onek egon ziran Epai etxe Juraduan:

Jaiotzak: gizasemiak: 53.

Emakumiak: 48.

Guztira: 101.

Ezkonduak:31

Ilak: Amar urtetik beratuak. 17

Amarretik ogeira: 3.

Ogeitik ogeita amarrera: 4.

Ogeita amarretik berrogeira: 2.

Berrogeitik berrogeitaamarrera: 2.

Berrogeitaamarretik irurogeira: 10.

Irurogeitik irurogeitaamarrera: 13.

Irurogeitaamarretik larogeira: 11.

Larogeitik eta amarrera: 6.

Guztiz ilak: 67

 

Izpar beltza.— Aspaldian gexorik arkitzen zan ta azkenian eskilaran bia jota laister il zan kale garbitzale izandu zan Mugerza'tar Blas. Goyan bego.

Laguntzen diegu atzekabian sendikoeri.

 

Agindua.— Alkate jaunak agindu baten dio, bukatu dala igesi da Lotazila 25'an baserritarrak beren bigarren aldizko urteko petxa edo «kontribuziua» ordaintzeko garaia eta egin gabe daudenak arin ibiltzeko bestela beren gain zigorra etorriko dala.

 

Ez biarra.— Eranegun bultzi trenak artu zun Garikano'tar Yon lau urteko mutikua, emengo «Kaxeta»kua anka bat ausi ta buruan zauri asko ditu.

Txarrago ezan ez danian pozik. Laister sendatuta ikusita nai degu.

 

AIXERIXA