elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-21

 

Izpar beltza.— Jun zan astian obiratu zan Mugurutza'tar Joseba, «Etxeberri-Zabal» baserriko etxekojauna. G.B. Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.

 

Ikertu.— Igandez ikertu giñuzan emen Sudarrieta'ra ibilaldia eginda ainbat arrona ta Itziar'ko abertzaliak, beren artian «Iziartxo» euskel idazle azkarra.

 

Dabiltzanak.— Igesi dan igandian berrogeita amar Kodobika'tar izandu ziran Donestebe'n egin zan batzar nagusian, Jaka'tar Andoni apaiza zuzendari zutela.

— Errezil'en ilabi igaro ondoren etxeratu dira, Arriaga'tar Pilare, Eizagirre'tar Joseba sendagiliaren emaztia bere aurtxoegaz.

— Ernani'n arkitzen dira Egia'tar Miren Josebe bere umetxuekin.

— Zumarraga'tik etorri dira Gabilondo'tar Josebe eta Rojo Gabilondo'tar Elbire emakume abertzaliak.

Bilbao'tik, etorri da Galastegi'tar Kepa.

 

«Burnibide»ri.— Mutil, badek emen aditzen eman biarra: ludi guztian bat dakitet iskilok bialdu dituana onera. Izan ere emakumiak barrenan toki gutxi ditek eta azketsi egin biar beztela gaur guk bezela auterkia ta eskubikia... «Mirentxu»k ziok berak errekadista ordaintzia beste parterik ez dula izan kizkilokin eta ni naizela goien jandakua, «rejimenian» egondu ez baniz berriz kiskilokin etorritako zapia ere jango nula. Ezekiat orri baña ni mai ortara eltzerako «Aberri»n aurrian libra bat inguru mamiyak janda azalak bai zauden. Nik ez dakit «Mirentxu»k jan zituan ala ez baña berak maira ateratako dozenatxo bat besterik ez nitun jan. Irakurle jakingo dezu erderazko esaera «el que parte y reparte, se queda con la mayor parte».

Tira «Mirentxu» azketsi ta utzi deiogu xelebrekerieri, orain serio egoteko garaia da-ta. Ekin idazten eusko araudiaz.

 

AIXERIXA