
Emakume Abertzale Batza'ren azkundia
 OARRAK
  
 Goizeko amaiketan izango da jaupa abesturik Perossi'ren-brebia, erbesteko dakitenak jun litezke abestera.
  
 * * *
  
 Emakume Abertzalieri diegu biar apaindutzeko beren leiuak abertzale estalki edo kolgadurekin. Benetan erakutzi bear dezute gaur aberrian gando maitasuna, ez balio paparrian ikurra erabiltzia. ¡Gora emakumien biotzak!
  
 * * *
  
 ¡Abertzaliak! biarko jai orretan, ez zaizutela nolanaiko deadarrik egin, diardarrekin ez da Agerria egiten.
  
 * * *
  
 Erbesteko abertzaliak berekin ekarri litezke eusko ikurriña.
  
 * * *
  
 Oturantza nai dutenak, deitu ditezke gaur bertan egunaz 15'garren urrutizkiñera.
  
 * * *
  
 Abertzale guztiok txiki ta aundi, eguardian jun bear degu katalan abertzalieri ongi etorria egitera.
 ¡Ez gero aiztu abertzale elgoibarlaria!
  
 * * *
  
 Agur abertzaliak biar arte.
  
 AIXERIXA