elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-05-06

 

¡Au lana!.— Zerbait astero azaldu nai, eta izparrik edo ipuirik arkitzen ez. Neu estu naizela, ta batak edo besteak egingo dualakorik, baño ez det laguntzalerik. Andereño idazleak ere, kitxu! «Argia»n idazten dutela ta... «Maitxo»ri EL DIA'tik urruti dabillela ta, ainbeste jardun diot eta orra nun azalduzitzaidan «Argia»n bertsolari bat egiñik. «Parte» ez da arritzekoa; ainbeste «merienda» eta «ardo goxo» dabil aspalditxoan ere, «argitxamar» jarri eta kantari astea ez da ain aldrebesa. ¡Sukalde zuluak izketan balekie! Eta gero ateonduan nork irikiko ordubete zai... Ja, ja, jai... ¡nobio gixajua! «Maitxo»; «argi» ta «kantari» segi; baño oroitu alakoren baten eta EL DIA'ri idatzitxo bat.

 

* * *

 

Udaberrian gera eta batera bestera, aberri alde jun bear degu. Igandez, Soraluze'rako eguna da Abenda Etxea apaiñ eta eder ederra, zabaltzen dute. Guztiok, anai besrkadan Soraluzen bear degu igandean.

EL DIA'ko zuzendariaren «entxufiari corrientia» emateko irurogeitasei laurleko batu ditugu Batzoki eta abar.

Eibar'ko ikurriñantzat ere, asko da, eta pozgarri oso auzoko anaiei merezi beziñ ederra emateko bidia ikusten degu ta. Eman ez duanak, «txakurraundi bat» eman.

Ilan 28'rako dagon E.A.B.'ko jaia, geru dijoa. Gogor ari dira emakumeak eta ospatu bear dute, goi goieneraño. ¡Jaiki!

Agurtu ditugu igandean azpeitiar andereño txorta diran Goenaga'tar Pio izlari argia; aizpa Miren; Uria'tar Miren; Amenabar'tar Pie eta «Mirentxu» (abizenik ez dakit, barkatu).

Agur arrebak.

 

IXAKA