elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-01-23

 

Zabalkundea.— Emengo baserritarrei Sabin'en irakatsiak erakutzi nairik Elgoibar'ko Eusko Batzokiak Deun Kepa balaran oso jai politak eraldu ditu, datorren iganderako.

Goizian irtengo dira 8'terditan ezpatadantzari ta abertzaleak txistu otsian.

Amarretan meza nagusia, abestuko dute Perosi'rena inguru urietakuak.

Meza amaitu ondorenian ezpata dantzariak egingo dute sayo aldi bat, gero bertsolariak.

Bazkari galanta ere ezda paltako bada «[...]»'ko etxean txekor eder bat il dute, ta ¡ia mutilak sabeleko miñik ez dezutenok, agertu!

 

Deun Anton.— Beti bezala aurten ere oso ospatsu igaro genuen Deun Anton, uriko bigarren Zaindarien eguna. Meza nagusi ederra, itzaldia, aita Galdos'en ordez, Ezeiza apaiz jaunak egin zigun ¡bikaña gero! Txistulariak ere erestaldi eder bat eman zuten. Ezpata dantzariak ere dantzaldi jator bat egin zuten, Oso txalotuak izan ziran.

 

Deia.— Datorren larunbatian gabeko 8'terditan izango da Eusko Batzokiko bazkidien batzarra. Etorri danok.

 

ABERRI