eu | es
Kasu ugarietako bat
URBISTONDO LASA, DIONISIO
Dionisio Urbistondo Lasa.
(Yolanda Etxezarreta Aizpuruk utzitako argazkia).

      Urrestilla auzoko Txarabarrena baserrikoa zen. Han jaio zen Dionisio 1912an. 1936ko abuztuaren hasieran Azpeitian eratutako euskal milizietan sartu zen(*). Ondoren, Loyola batailoiaren Bergara 3. konpainian gelditu zen erroldatuta, eta Legution eginiko erasoan hartu zuen parte(*). 1936ko abenduaren lean hil zen Otxandioko sektorean, «suzko armak eragindako zaurien» ondorioz, eta Gernikako hilerrian ehortzi zuten. 25 urte zituen Dionisiok eta ezkongabe zegoen(*).


[Gerrako frontean hildako miliziano eta gudari azpeitiarrak — Kasu gehiago irakurri]
Lekukotza bat

Erreketeak eta margaritak edozein egunetan etortzen ziren gure etxea erregistratzera. Gure amari tratu txarra ematen zioten. Ez dakit jo zuten, ez nintzen inoiz galdetzera ausartu.

Maistrek «Gipuzkoa debe todo lo que es a España» idazten zuten ikasgelan.

 

[Inaxio Larrañaga Orbegozo — Lekukotza osorik irakurri]
[Beste lekukotzak]