laguntza
Orrialde hunek BIBLIA lapurtarrez errexkiago eta hobeki baliatzeko argibide batzu eskaintzen ditu.
1. Bila LIBURUA
- Ezkerraldeko liburuen zerrendan hauta zazu nahi duzun liburua eta klik egiozu gainean.
- Gero, eskainia zaizun kapituluen zerrendan zeure hautua egizu,
- edo berdin pekaldean diren titulu eta azpi-tituluen artean.
"Ikusteremua zabaldu" laukitxoan klik egiten bada, liburuen zerrenda ez da agertzen, ezker. Hola testua eremu zabalagoan irakurtzen da.
2. Bila PASARTEA
- "Bila PASARTEA" eremuan klik egizu.
- "Pasartea" leihoan : idatz liburuaren laburdura, maiuskuluaz hasiz (liburuaren tituluaren eskuinean da), zurigune bat utz, kapituluaren zenbakia, koma, eta bertsetaren zenbakia (adibidez Jn 3,16). Egizu klik "JOAN" leihoan.
- Kapitulu oso bat bistaratu nahi baduzu, idatz liburuaren izena (laburdura) eta kapitulua bakarrik (adib. Jn 3).
- Bat bestearen segidako bertset edo kapitulu batzu bistaratu nahi badituzu, idatz bertsetaren edo kapituluaren lehen eta azken zenbakiak, marratxo batez berexirik (adib. Jn 3,1-6 edo Jn 3-5).
- · Bistara daitezke ere pasarte bat baino gehiago aldi berean. Hortako, idatz erreferentzia desberdinak, pundu eta komaz berexirik (adib. Mt 7,2; Mk 9,10; Lk 3,9).
Testuan ikusten diren izarrek (*) oharrak seinalatzen dituzte. Izarraren gainean klik egin eta leiho bat zabaltzen da, oharrarekin. Leihoaren hesteko, klik egizu berriz izarraren gainean.
3. Bila HITZA
- Hitz bat liburu bakar batean aurkitzeko:
- "Bila HITZA" eremuan klik egizu.
- "Liburu guziak"-en laukitxoan, ezker, gain-gainean : klik.
- Ideki nahi duzun liburuaren laukitxoan : klik.
- "Hitza" leihoan : idatz bilatu nahi duzun hitza, adibidez Jainkoa.
- "Zenbat agerraldi" leihoan : 20 agerraldi eskaintzen zaizkizu, bainan gehiago eska dezakezu, eta berdin "guziak".
- "JOAN": klik.
- Hitz bat liburu guzietan batean aurkitzeko :
- "Bila HITZA"-ren gainean klik egizu.
- "HITZA" laukian : idatz bilatu nahi duzun hitza.
- "Zenbat agerraldi" laukian : ezar Guziak.
- "JOAN": klik.
Asteriskoa (*)
Hitz bat bilatzean, eskatu zaion hitz xoila bakarrik erakusten du programak. Bainan hitzari asterisko (*) bat gehitzen bazaio, hitz harekin hasten diren beste guziak erakutsiko ditu. Adibidez gizon* idatziz, "gizon", "gizonek", "gizonekin" etab.erakutsiko ditu. Asteriskoak zero, bat edo anitz letra erran nahi du.
|