Alaitz Olaizola
haur eta gazte literatura
Erein, 2005
LEHEN AGERRALDIA
(Nahi izanez gero, musika klasiko edo NewAge motako zerbaitekin hasiera eman)
(Aulki bakarra dago agertokian)
(Laster, Leire eta Eneko agertuko dira agertokira. Kosta egiten zaie oinez ibiltzea, eta ahalegin handiak egiten ari dina aurrera egin ahal izateko)
LEIRE
Neka-neka eginda nago, Eneko.
ENEKO
Ni ere bai, Leire. Zer gertatzen ote zaigu?
LEIRE (Eztulka)
Kutsadura handia dago.
ENEKO
Egia da. Asko kostatzen zaigu arnasa hartzea. (Agertokian dagoen aulkian eseriko da, oso nekatuta)
(Igor eta Amaia sartuko Jira jarraian. Horiek ere antzeko egoeran datoz, oso nekatuta)
IGOR
Zuei ere eragin al dizue kutsadurak? (Oso ozen).
ENEKO
Bai. Zuei ere bai?
IGOR
Zer? (Belarriak estalita dituenez, ez dio entzungo).
AMAIA
Igor, nola entzungo diozu ba, belarriak estalita badituzu? (Igorri entzungailuak lepora jaitsiko dizkio. Leire eta Enekok barre txiki bat egingo dute).
IGOR
Izan ere, hainbeste zarata dago, belarriak estali behar izan ditudala.
AMAIA
Alferrik da. Nik gorputz osoa estali dut, baina berdin-berdin eragiten dit kutsadurak.
LEIRE (Eztulka)
Egia da, Amaia. Zerbait egin behar dugu.
(Denek buruarekin baietz egingo dute, eta pentsakor geratuko dira)
ENEKO
Lurrarekin hitz egin beharko genuke.
IGOR
Lurrarekin? (Harrituta. Lurrean makurtuta, zoruari hitz egingo dio) Aizu, aizu? Hor al zaude?
ENEKO (Barreari ezin eutsi)
Zoruarekin ez motel! Lur planetarekin!!
(Igor korrika batean jaikiko da lurretik)
IGOR
Aaaaaa. (Lotsatuta).
LEIRE
Egia! Hark jakin behar du zer gertatzen den.
IGOR eta AMAIA
Goazen ba azkar!
ENEKO eta LEIRE (Eneko aulkitik jaikita)
Bai! Goazen azkar!
(Indarberrituta, agertokitik alde egingo dute. Aulkia bertan utziko dute)