Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Azkoitiko bailaretako eskolak

Joxe Garmendia

saiakera

Utriusque Vasconiae, 2006

 

MODERNIZAZIOA ETA HEZKUNTZA SISTEMA BERRIA (1900-1923) BEBARRUAN ETA EZKARATZEAN, ALDAKETA SOZIO-EKONOMIKOAK ATEJOKA

 

        XX. mendean politika liberalaren eta zentralismoaren indarra nagusitu eta hezkuntza-politika estatalista finkatzeko lehenengo urrats eraginkorrak eman ziren. Aldaketa sozialei dagokienez Gipuzkoan aldaketa mailakatua izan zen, ohitura zaharrak eta joera berriak tentsio handirik gabe txertatzen joan ziren. Azkoitiko industrializazioa, historiagileen iritziz eta Bizkaia eta beste herrialde batzuekin konparatuz, aldaketa sozial gutxi izan dituen trantsizio

industrialaren eredutzat hartu izan da. Aurreneko lantegiak XIX. mendearen erdi aldera hasi ziren funtzionatzen eta industrializazioa abarketa eta txapel lantegien eskutik sartu zen gure herrian.

 

        Guipúzcoa, gracias a su ponderación, disfruta de un relativo bienestar. La industria está bien ponderada y asentada en bases sólidas. Es múltiple y variada, dirigida, mayoritariamente por sus fundadores o sus hijos. Necesitaría mejora de los transportes, electrificando la red. El bienestar es alto, ya que el equilibrio y reparto más equitativo de su riqueza hace que sea la que menos pobres tenga y por lo tanto disfruta de una vida mejor que precisa conservar y aún mejorarla.

(Orueta, J., 1919).

 

        Mende hasieran eskolara joáteko joera gutxi zegoen. Egoera arrazoitzeko argudio oso bitxiak ematen zituzten instituzioetako ordezkariek. 1913ko abenduaren 11n, Aginaga foru-diputatu gipuzkoarrak, horrela zioen Gipuzkoako Batzarretan, auzo-eskoletan ematen zen eskolatzeaz:

 

        El carácter utilitario de éste que sólo se mueve por lo que le produce un beneficio inmediato; utiliza a sus hijos en labores agrícolas, manda al niño lo suficiente para recibir la instrucción necesaria para comulgar, corriéndose el riesgo de que después de siete años, no los mandaran sus padres a instruirse.

 

        Baina denak ez ziren pentsaera berdinekoak. Orbea foru-diputatuak, bilera berean, zera erantzun zion:

 

        Los habitantes de la provincia tienen un patrimonio moral envidiable y por su honradez y por su energía constituyen la honra de la raza, enaltecida por la legión colonial vascongada, que de tan alto predicamento goza en los países americanos, elogia a los maestros que enseñan la educación a los niños guipuzcoanos, komulgatzeko lain, porque eso quiere decir que ellos anhelan que sus hijos sean buenos, que sean cristianos, que sean cumplidores de sus deberes con Dios, para con la patria y para consigo mismos, y no soldados del motín y de las Sociedades de resistencia.

 

        Bi iritzi hauek garaiko ideologia nagusien isla ziren, liberala eta tradizionalista. Politikoek beren kontuekin jarraitzen zuten bitartean, baserritarren egoera penagarria zen. Joan Mari Zubizarreta Larrañagak, Etxeberritxok, izen bereko baserrian 1855ean jaiotako azkoitiarrak, horrela deskribatu zuen garai hartako bizimodua, bederatzi puntuko Nere ofizioa bertso sortan:

 

                Zortzi ume ditugu, familia fina

                trabajua jateko sortu ezina

                guzientzako ez da munduba berdina

                goizian porrusalda, gaubian jakina:

                ondo irakina

                aparta ezina

                andriak kozina

                postrian sardina

                ondo izan nahi nuke ezin det baina.

 

                Nire ofiziua alpargata josten

                saiatuko gerade aulki eta ezten

                jornal handirik ere ez dute ematen:

                sei ta erdi ta zazpi igez eta aurten

                egiak esaten

                gutxi irabazten

                ez degu izaten

                miseria jaten

                aberastuko gera halakoen baten!

 

        XX. mende hasiera berrikuntza garaia izan zen Azkoitiko gizartean. Jute eta abarketa lantegien garapenarekin, poliki-poliki, langileen egoera negargarria eztabaidatzen hasí zen, eta honek liskar gogorrak ekarri zituen. Garapen industrialak, demokratizazioak, komunikabide berrien sorrerak, Urolako trenaren ailegaerak (1926an), langile mugimenduak, pentsaera jeltzalearen garapenak... ikuspegi berria ekarri zuten. Demokrazia sumatzen zen.

        Aldaketa hauek sakon eragin zuten herritarren eguneroko bizimoduan. Herrigunean aldaketa nabarmena izan zen: lantegi berrien irekiera, populazioaren gorakada, etxe berriak... Landa-ingurunean, oraindik, egoera bestelakoa zen; baserriko lanak diru gutxi ematen zuen eta hauek ere lantegietara joaten hasi ziren, horrela baserriko ekonomiari bultzada emanez. Nahiz eta pentsaera tradizionalak aldaketa gutxi izan, baserrian ekonomia mistoa errealitate bihurtzen ari zen.

        Azkoitian, urte hauetan, hiru joera politiko nagusi zeuden: integrista, karlista eta nazionalista; joera hauetatik indartsuena integristena zen. Alderdi Integristako buru nazionala, Manuel Senantes, Azpeitiko barrutitik aurkeztu zen Kongresura, eta 16 urtez jarraian, 1907tik 1923ra bitartean, aukeratua izan zen. Azkoitiko herriaren ezaugarrietako bat gizarte tradizionalista eta oso elizkoia izatea zen, proportzioan Gipuzkoan boto tradizionalista gehien zeukan udalerria zen. Urte hauetan, jauntxoek, Elizaren laguntzarekin fabrikak ez ezik, fabrikanteen eguneroko bizitza soziala ere kontrolatzen zuten. Ondorioz, aldaketa handirik gabe garatu zen industrializazioa. 1920an, Azkoitian, Sindikatu Libreak ateratako bertso paperetan azaltzen den bezala:

 

                Inoiz etortzen bada eleziyorikan

                erakusten digute ejenplo onikan:

                nai badezu aurrera pabrikan lanikan

                ez zaiozu besteri eman botorikan.

 

        Joera hau 1917tik 1923rako epealdian zerbait aldatu zen, garai hau gatazkatsua izan baitzen:

 

        La población obrera guipuzcoana deja de ser aquel personal sumiso y satisfecho del que hablaran con orgullo y alegría los mismos patronos industriales en los primeros años de la década de 1910, para convertirse en componentes y protagonistas de una sociedad con un alto índice de conflictividad.

(Luengo Teixidor, F., 1990).

 

        Honen lekuko da La Constancia egunkariak, 1920ko uztailaren 20an, ematen zuen informazioa:

 

        El pueblo de Azcoitia era el pueblo más católico y más pacifico y religiosos del mundo; y coincidiendo con la propaganda sembradora de odios entre el capital y el trabajo que allí han hecho los llamados sindicatos católicos libres, hoy está completamente perturbado.

 

        Baina industriarekin batera, langileria ere bere lekua hartzen ari zen. Bilbo aldean sindikalismoa sozialismoaren eskutik sartu bazen, Azkoitian eta Azpeitian sindikatu indartsuenak katolikoak ziren. Urolaldean industrializazio prozesua poliki eman zen, la ez baitzen etorri kanpoko langilerik. Komunikabideen egoera kaskarrak, Elizak eta jauntxoen iritziek zerikusia izan zuten garapen berezi honetan. Baina poliki bazen ere, langileriaren egoera aldatzen joan zen. 1920an, Azkoitiko fabriketako langileek greba gogor bat bultzatu zuten, beren lan baldintzen defentsan. Urte latza izan zen eta Elizaren eragina, berriro, nabarmena, gatazkaren alde bietan ordezkatua baitzegoen. Hain herri eta gizarte erlijiosoan sindikatu katolikoak nagusi izanik, klase kontzientzia eta erlijio fundamentuak nahastuta aurkitzen ziren.

        Azkoitiko sindikatuek bi ildo nagusi jarraitzen zituzten: Sindikatu Katolikoen erakoa eta Sindikatu Librea. Sindikatu Katolikoen erakoa 1895ean hasi zen Azkoitiko langile katolikoak biltzen, eta 1900ean Sociedad de Socorro de los Obreros Católicos del Purísimo Corazón de María bezala erregistratuta azaltzen zaizkigu; hauei amarilluak deitzen zitzaien eta sarritan atzetik nagusien itzala izaten zuten. Sindikatu hau Manzisidor enpresaburuak sartu zuen eta Loiolako jesuiten babes osoa zuen. Beste ildoa Sindikatu Librea zen eta hauek bi azpitalde zituzten Langillian Alcartia eta Makiñisten Anaitasuna; sindikatu librekoek erresistentzi kutxa zuten eta sindikatu hau dominikoek bultzatua zen, Aita Gerardek eta Aita Garfok batez ere. Solidaridad de Obreros Vascos, 1919an eratu zen eta elkarte hau EAJko alderdi kideek osatzen zuten. Sindikatu Libreaz aritzekotan, herritar asko nabarmendu genitzake, baina hezkuntzan izan zuen eraginagatik Angel Larrañaga Juaristi aipatuko dugu. Honek parte hartu zuen 1927ko azaroaren 2an Madrilen egin zen hezkuntzari buruzko Asamblea Nacional-ean. Bertako agirietan horrela deskribatzen zen bere biografia:

 

        Nació en Guipúzcoa el 24 de febrero de 1899, hijo de modestísimos obreros alpargateros se educó y formó su temperamento con los Hermanos de las Escuelas Cristianas. Sus mayores actividades las ha dedicado a las organizaciones sociales. Fue Presidente de la disuelta Confederación nacional de Sindicatos Católicos libres de España. Ha importantes cargos, siendo el alma mater de las importantes instituciones sociales de Azcoitia y nombrado concejal de aquel Ayuntamiento.

 

        Angel Larrañaga Juaristik bere buruaz egiten duen deskribapenean, horrela zioen:

 

        Soy obrero y sindicalista libre por convicción. Tengo absoluta fe en la organización profesional, única, a mi manera de entender, que puede equilibrar la vida de los pueblos e implantar los principios de justicia y Libertad. El pueblo obrero sufre. A aliviar, a mejorar y dignificar su situación he de dedicar todos mis esfuerzos...

 

        1920ko urriaren 6an, ehundegietan izandako grebak liskar gogorrak sortu zituen, Guardia Zibilak gogor eraso zien langileei, emakume eta umeei, eta ondorioz zenbait zauritu izan ziren. Alkateak Gobernadoreari egun horretan bertan bidalitako telegrama dugu ezaugarririk egokiena:

 

        Cerca de ocho mañana momento abrir fábricas, presentáronse grupos mayor parte mujeres y niños en la de Álberdi y Cía. en actitud tumultuosa. Lejos de atender indicaciones Guardia Civil para que se retiraran partieron del grupo dos disparos en cuya virtud la fuerza hizo uso de sus armas para disolverlos hiriendo gravemente dos hombres y una mujer y levemente a cuatro muchachos los que han sido trasladados hospital Manteo esa ciudad...

 

        Urkiolegiren bertso hauek deskribatzen digute orduko egoera:

 

                Milla bederatzieun ta ogeigarrenian

                Zeruko Aita nago zure biarrian

                gaizki bizi gerade paraje onian

                bendiziyo bat arren, zuzendu gaitian.

 

                Arrazoitian jarri gaitian begira:

                pabrikako atiak zertan itxi dira?

                Orrelakorik etzan justuak balira

                goseak errenditzen pobriak al dira.

 

                Beren langille onak tiroz ill nayian

                milagro bat Jainkuak ein du Azkoitiyan;

                kapitalista oiek joan dan aspaldiyan

                amenazoka pobria zeukaten azpiyan.

 

                Obreru bihotzekuak biegu unitu

                geroko esperantzan ez inor gelditu

                premiyako orduan elkar sokorritu

                Eleiza Santak hala ordenatzen gaitu.

 

        Eskualde honetako jauntxokeria gogor salatu zuen Evaristo Bouzas kazetari liberalak. Gipuzkoako Aldundia ere akusatu zuen, esanez iruzurra egiten zuela hauteskundeetan eta horren eredu onena Azpeitiko barrutian zegoela:

 

        Se ha hecho aguas mayores en nuestros Fueros y hace y deshace concejales y ayuntamientos, diputados provinciales, diputados a Cortes y senadores; porque esa política se inclina siempre, solícita y humilde «al sol que más calienta» mantiene en Azpeitia, por los años de los años, el Artículo 29, compra y paga compromisarios para que elijan los senadores de su gusto, zarandea a los ayuntamientos cuando le conviene; si lleva parte en la defensa les defiende, si no, los abandona a su suerte; realiza una administración dispendiosa; otorga favores a sus secuaces; persigue y anula a sus adversarios; mueve gente en la Banda; en el Clero; en los partidos de la derecha y hasta en los de la izquierda; construye ferrocarriles a cuenta del dinero de la provincia o del Estado; no rinden cuentas a nadie de su gestión, ni de sus cuentas...

(El País Vasco, 1924ko martxoaren 7a)

 

        Evaristo Bouzasek ausart eraso zien Urolaldeko jauntxoei, esanez hauek 29. Artikulua erabiliz, nahi zutena egiten zutela. Bouzasek zera zioen, 1921eko hauteskundeetan bi nazionalista, jaimista bat eta integrista bat aukeratuak izan zirela eta talde berean hiru alderdi ezberdinetakoak egotea ez zela oso arrunta:

 

        Nunca en esta cuenca han llevado representación de masas los concejales y diputados provinciales. Jamás se llegó a consultar el nombramiento de concejales a las juntas Generales de las asociaciones políticas locales y hasta en casos determinados se procedió al nombramiento, sin que los directivos tuviesen el menor conocimiento de los nombramientos hasta la fecha de la elección.

(El País Vasco, «El caciquismo en el Urola», 1924ko martxoaren 26a)

 

        Urte hauetan, hauek ziren Udalean agintzen zeuden taldeak eta ordezkariak:

 

        1913-1915 biurteko Azkoitiko Udal karguak. 1914ko urtarrilaren 1.a

 

                Francisco Alberdi Artetxe - Integrista - Alkate Udalburu

                Juan Jose Alberdi Oñederra - Integrista - Lehen Alkateorde

                Jose Luis Etxaniz Maiz - Integrista - Bigarren Alkateorde

                Manuel Lascurain Areizaga - Integrista - Errejidore sindikoa

                Francisco Izagirre Unanue - Nazionalista - Sindikoa ordezkoa

                Carlos Kerejeta Etxaniz - Integrista - Errejidore kontu-hartzaile

                Fermin Goenaga Alberdi - Nazionalista - Errejidore

                Esteban Arenas Alberdi - Integrista - Errejidore

                Eugenio Narvaiza Sudupe - Integrista - Errejidore

                Pedro Zendoia Arrizabalaga - Integrista - Errejidore

                Jose Ma Urzelai Lertxundi - Nazionalista - Errejidore

                Tomas Badiola Jauregi - Integrista - Errejidore

                Angel Areizaga Murgiondo - Integrista - Errejidore

 

        1922-1925 biurteko Udal karguak, 1922ko apirilaren l.a

 

                Juan Jose Alberdi Ofiederra - Integrista - Alkate Udalburu

                Jose Luis Etxaniz Maiz - Integrista - Lehen Alkateorde

                Manuel Lascurain Areizaga - Integrista - Bigarren Alkateorde

                Jose Manzisidor Etxaniz - Integrista - Errejidore sindikoa

                Esteban Arenas Alberdi - Nazionalista - Sindikoa ordezkoa

                Eustaquio Larrañaga Arrieta - Integrista - Errejidore kontuhartzaile

                Eugenio Narvaiza Sudupe - Integrista - Errejidore

                Francisco Cuende Unanue - Integrista - Errejidore

                Ramon Zubizarreta Mendizabal - Nazionalista - Errejidore

                Eusebio Aranbarri Azpiazu - Integrista - Errejidore

                Angel Areizaga Murgiondo - Nazionalista - Errejidore

                Ascensio Elorza Larrañaga - Integrista - Errejidore

                Ramon Uranga Orueta - Integrista - Errejidore

 

        Aldaketa guztien gainetik, herriko jauntxo industrialen helburu nagusia patronalaren eta langileen arteko harremana ez aldatzea zen. Ideia berrien beldur ziren eta orain arteko statusa mantendu beharra zegoen, egoera mikaztu gabe. Langilea lantegian kontrolatzeaz gain, eguneroko bizitza pertsonalean ere sartzen ziren. Epelde y Compañia lantegiko nagusiek diru apur bat ematen zieten euren langileei egunero mezetara joateagatik, eta igandeko meza nagusira joaten zirenek dirusaria oraindik eta altuagoa izaten zuten. Elizaren kode moralean kontrolatu nahi zituzten herritarrak.

        1932ko datuen arabera, Azkoitiko Sagrado Corazón de Jesús eta San Francisco lantegiek bostehun langiletik gora zituzten, eta biek osatzen zuten elkartea Estatuko bigarren enpresarik handiena zen, jutezko trentzen arloan: datu honek adierazten digu industriaren garrantzia herri honen garapenean.

 

        En Azkoitia, región inminentemente agrícola, existen desde tiempo inmemorial, la industria de fabricación de alpargata. En los caseríos de aquellos contornos se trabajaba a domicilio para las fábricas. Los hombres confeccionan las suelas y las mujeres la tela. Más de mil individuos de ambos sexos participan a menudo en esta clase de trabajos que intercalan entre las horas que les deja libre el cultivo y los cuidados del ganado.

 

        Mende hasieran lurjabe handiek (Hurtado de Mendoza, Leturiondo, Granadako Dukea, Irizar, Txurruka,..) eta lantegietako nagusiek agintzen zuten herrian. Lantegietako nagusien artean, honako hauek aipatuko ditugu: Intxustikoak —Esteban Alberdi y Cía.—; Bizkargikoak —Epelde, Larrañaga y Cia—, hots, Esteban Nartzixo, Pako Gaztan, Pepe Gaztan.. Hauekin batera beste hainbat enpresari berri, Amurketanekoak —Mancisidor y Cía.— etab. Hauek izan ziren Azkoitiko industrializazioa bultzatu eta bideratu zutenak. 1920an Alberdi y Compañía lantegiak 275 langile zituen eta Epelde lantegiak, 130 langile. Jauntxo hauenak ditugu herriko etxe eta jauregi esanguratsuenak:

 

Leturiondo jauregia

        Barroko estilokoa eta Udaletxearen ondoan dagoena.

 

Gaztan-eneako jauregia

        Euskal estilo neoerrenazentistan egina, XX. mendearen hasera aldera. Carai hartan Alberdi familiaren jabetzakoa, gaur egun Musika Eskola bihurtu da eta Bizkargi Musika Eskola izena hartu du, XVI. mendeko musikari ospetsuaren ohorez.

 

Iribe dorrea

        Erdi Aroko dorrea da eta urteen joanean aldaketak jasan ditu, mendeen eskariei egokituz. XVIII. mendetik Palacios eta Irizar familien jabetzakoa da eta Joaquin de Irizar jaunak zaharberritu du. Etxe honi lotua daude Aingeru Goardakoaren elizatxo barrokoa eta Egurbideolako burdinolak.

 

Txurruka etxea

        XVI. Mendekoa, Okendo Almirantearen ondorengo tiren San Millango Markesei lotua dago. 1847an handitze lanak egin zitzaizkion, estilo kolonial neoklasikoan

 

Idiakeztarren dorretxea

        1456an Gipuzkoako Ahaide Nagusiek bere azken erronka jarri ziten atearen ondo-ondoan dago. Etxe-Beltz izenaz ere ezaguna da, duen itxuragatik, eta Granada de Egako dukeen jabetzakoa da. Hemen ezkondu ten, 1838an, karlisten lehen pretendientea, Carlos V a izenaz ezagutu izan zena, Beirako Printzesarekin

(Azkoitiko Udala, Azkoitiko historia).

 

        Azkoitiko jauntxoen jokaera politikoa, la gehienetan, karlista edo integristen aldekoa izan ten. Orduko Idazkariak horrela idatzi omen zion bere familiari:

 

        «Azkoitian agintari izateko Elizara joan eta belaunpean La Constancia egunkaria jarri ezkero, jauntxoak eskutan ditugu».

 

        Eta jauntxo hauen lantegietara jaisten ziren baserrietako semeak, lanerako adina izan orduko, baserrietan ez baitzegoen etorkizunik, ez baitzegoen dirurik.

Udal karguak aukeratzeko erabiltzen zen sistemak, mende hasieran aipatutako legearen 29. artikulua, Errepublika iritsi arte iraun zuen. 1931n ere, lege hau aipatzen zen:

 

        En el acto de la sesión de esta junta celebrada en el día de hoy para la proclamación de Candidatos para las próximas elecciones municipales, ha sido proclamado Candidato a Concejal por el Distrito Primero Don José Lascurain Etxaniz.

        Asimismo certifica; Que, por virtud de dichas proclamación y de no haber sido en mayor numero los Candidatos proclamados para dicho Distrito de los llamados a ser elegidos Concejales, esta Juntam en cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 29 de la Ley Electoral de 8 de agosto de 1907, proclamó definitivamente elegido Concejal al citado D. Jose Lascurain Etxaniz.

        Azcoitia, a cinco de abril de mil novecientos treinta y uno.

 

        Udal karguen banaketa, 1931ko apirilaren 18.a

 

                Juan Jose Alberdi Oñederra - Integrista - Alkate Udalburu

                Jose Lascurain Etxaniz - Integrista - l.go Alkate orde

                Jose Manzisidor Segurola - Integrista - 2. Alkateorde

                Ramon Zubizarreta Mendizabal - Nazionalista - 3. Alkateorde

                Eusebio Aranbarri Azpiazu - Integrista - Errejidore sindikoa

                Eustaquio Larrañaga Arrieta - Jaimista - Sindikoa, ordezkoa

                Carlos Kerejeta Etxaniz - Integrista - Errejidore kontu-hartzaile

                Romualdo Larrañaga Irureta - Jaimista - Errejidore

                Jose Maria Epelde Odriozola - Integrista - Errejidore

                Pedro Abaunz Arrizabalaga - Integrista - Errejidore

                Jose Ulazia Mendizabal - Nazionalista - Errejidore

                Marcelino Arenas Epelde - Integrista - Errejidore

                Eugenio Narvaiza Sudupe - Integrista - Errejidore

                Angel Areizaga Murgiondo - Integrista - Errejidore

                Daniel Arroitajauregi Elkoro - Nazionalista - Errejidore

                Jose Etxaniz Iturrioz - Jaimista - Errejidore

 

        Modernizazioaren eragina berehala nabarmendu zen herriguneko eskola publiko eta pribatuetan (eraikin berriak, tituludun maisu-maistrak, eskola erlijioso kualifikatuak, eskola partikularrak, hezkuntza graduatua...). Landa-ingurunean, aldiz, aldaketa gutxiago nabarmendu zen. Nekazal ekonomian murgildurik, auzo-eskolak, oraindik hezkuntza tradizionalaren ereduan mantentzen ziren: formazio gabeko maisu-maistrak; eskolarentzat eraikuntza berezirik gabe, baserrietako gela eta mandioetan ematen zen; eskolarako material eta altzari gabezia nabarmena...

        Baina aldaketak iristen ari ziren. Modernitateak eta Estatuek diseinaturiko hezkuntza eredu berria indartsu zetorren. Espainiako liberalismoa eta zentralismoa gazteleraz mintzatzen zen, gehiengo batek ulertzen ez zuen hizkuntzan. Gipuzkoako biztanleria XX. mende hasieran la euskaldun elebakarra zen, %90ak euskara erabiltzen baitzuen, eta hau ez zuten gogoko Espainiar estatuko agintariek. Euskararen atzean pentsaera eta bizimodu tradizionala zegoen, eta honek prozesu berriari erresistentzia jartzen zion. Hizkuntza arazo handia izan zen Espainiar estatuaren ideologia eta bere hezkuntza eredu berria ezartzerakoan. Eragozpen honi aurre egiteko Estatu espainiarrak, kontrolpean zuen hezkuntza-sistemaren bidez, gaztelera inposatu zuen, estatuko beste hizkuntzak kaltetuz eta ahulduz.

        Ezin da uka, historikoki, boterean egon diren instituzioek hizkuntzari eskaini izan dioten garrantzia ingeniaritza sozialaren barruan handia izan dela, horregatik euskararen eta gazteleraren arteko gatazkak aparteko garrantzia izan zuen, eta izan du, hezkuntza hedatzerakoan eta ideologiak oinarritzerakoan:

 

        El Estado sólo se muestra favorable a aquellas formas de acción cultural que favorezcan la conservación de su poder; pero persigue con odio irreconciliable toda manifestación cultural que va más allá de las barreras por él trazadas y pude poner en litigio su existencia.

(Breully, J., 1990).

        De todos los elementos que se han mencionado para cimentar una ideología nacional, la comunidad del idioma es seguramente la más importante .

(Rocker, R., 1977).

 

        Kontuan hartu behar dugu erabaki politikoek zuzenean bat egiten dutela hezkuntza-sistemarekin; egun dugun eskola-egitura hau, ez zen posible izango Estatuaren esku hartzerik izan ezean. Alfabetatze eta eskolatzearen lehenengo sistematizazio ahalegina Estatutik etorri zen. Estatuaren helburu politikoa Antzinako Erregimenarekin hautsi eta Estatu berria eraikitzea baitzen.