Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Xut

Aitor Arana

narrazioa

Hiria, 2008

 

DRACULA KONDEAREN SEMEA

 

        Berandu samar iritsi ginen.

        Gaur egun, egia esan, pozten naiz horretaz, baina orduan neure burua galduta ikusi nuen. Natura Zientziatan aditua zen Loperena maisua eta biok ilunabarrean iritsi ginen Dracula kondearen gaztelura eta, bertako soto ezkutu eta hezetsu batean haren hilkutxa handia aurkitu genuenean, ireki eta harridurak jota geratu ginen. Guk uste genuen, filmetan bezala, han bostehun urte baino gehiagoko agure zahar indartsu bat aurkituko genuela, baina, haren ordez, hogeita bost bat urteko mutil horaila ikusi genuen lo lasaian. Harrigarriena zen la biluzik zegoela, kapa beltza eta bota altuak besterik ez baitzeukan jantzita. Nahi gabe ere, begirada banpiroaren hankartera joan zitzaidan, haren bular gihartsuan irristatu ondoren: odolkiak bezalako zakil biribila ikusi nuen, buru makur, bi barrabil potoloren gainean etzanda.

        —Berdin dio! —esan zuen Loperena maisuak, eta hala errealitatera egin ninduen—. Hau konde zaharra ez bada ere, azkar hil behar dugu, gaitza ez dadin gehiago zabaldu.

        Halaxe, hilkutxa ondoen makurtu zen, eta bere maletatxotik mailu handia eta bihotzean sartzeko taket zorrotza atera zituen. Zutitu zenerako, egunaren azken argi-izpia desagertu eta iluntasuna inguruaz jabetu zen. Gure eskuargi handia piztu nuen, eta maisuak banpiro gaztearen bular gainean jarri zuen taketa. Mailua altxatu eta, bat-batean, banpiroak begiak ireki eta esku bat jaso zuen maisuari, eskuturretik helduz, kolperik eman ahal izatea galarazteko. Hildako bizia hilkutxan eseri zen maisua askatu gabe, gorrotozko begiradaz begiratzen zuela. Nik, izuikarak jota, atzera egin nuen poliki bizkarraz horma jo arte, beti ere esku-argiaz eszena ikaragarria argiztatzen nuela. Maisuak laguntza eskatzen zidan, baina nik ezin nuen erreakzionatu.

        Oso indartsua izanik, banpiroak berehala botarazi zizkion mailua eta taketa maisuari eta, behin armarik gabe utziz gero, lepotik heldu zion bi eskuez eta estutu eta estutu egin zuen, maisuak mihia atera eta begiak la betzuloetatik atera arte. Sokarik gabeko txotxongilo bat bezala erori zen maisu zaharra lurrera.

        Orduan banpiro gaztea nigana biratu zen eta, biluzik eta handioso hurbiltzen zitzaidala, nik «Ez, mesedez... ez!» besterik ezin izan nuen esan dardaraka. Azkenik ondora etorri zitzaidan eta, haren esku indartsua nire sorbaldan sentitzean, ia negarrez hasi nintzen eta esku-argia lurrera erori zitzaidan. Ez zen hautsi eta, argia lurretik eginda sortzen zituen itzalek, are ikaragarriago egiten zuten banpiro horaila.

        Dracula kondearen semea izango zela pentsatu nuen hark ahoa nire lepora hurbildu zuen eta, koskada bortitza espero nuenean, musu goxoa eman zidan bertan, segidan esku bat hankartean jartzeko eta bertakoa maitekiro masaiatzeko praka gainetik.

        —Lasai, pottoko... —esan zidan belarrira—. Txintxo portatzen bahaiz, oso ondo pasatuko diagu biok.

        Une batez harridurak nire beldurra ordezkatu zuen, huraxe baitzen une hartan espero nuen azken gauza. Banpirok berriro hitz egin zidan ahapeka:

        —Hirekin etorritako zahar babu horrek bihotzean sartu nahi zidaan taketa... Ba al dakik non sartuko diadan nik neurea? —eta irribarre goxoa egin zuen.

        Uzkia berez uzkurtu zitzaidan, hantxe sartuko zidala pentsatzean. Eta laster prakak jaitsiaraziko zizkidala pentsatu nuen unean, belauniko jartzeko agindu zidan.

        Aurpegia haren sabelaren parean geratu zitzaidanean, esku-argi eroriaren argitan zakila guztiz tente zeukala ikusi nuen, eta hilkutxan zetzanean zakil hark odolkia bazirudien, orain lurralde tropikaletako bananarik handiena ematen zuen, luzea eta bihurria.

        Ahoa ireki eta ahal bezala sartu nuen haragi zati hura bertan. Egia esan, lanak izan nituen, banpiroari biziki gustatzen baitzitzaion nire ahoan txortan egitea eta, gainera, mihia mugitzeko agintzen zidan behin eta berriro. Agindu hura betetzea nekagarria zen, haren zakilak oso-osorik betetzen baitzuen ahoa. Belarrietatik heldu zidan eta ņaka-ņaka egiten jarraitu zuen, hura zutik zegoela eta ni belauniko. Esku batez, dilindan zebilzkion barrabiltzarrak laztandu nizkion, ni ere hari guztiari gustua hartzen hasita, eta goxoki «Oooii!» esanez eskertu zuen. Orduan, azkarrago eta sakonago mugitzen hasi zen, hala hazia bazetorkiola adieraziz bezala. Banpiroak laster isurtzea desiratu nuen, egoera hark luzaro iraunez gero, matrailezurra bere lekutik atera eta ahoa puskatuko zitzaidalako. Gainera ia ezin nuen arnasarik hartu, misil hura ahoan atzera eta aurrera zebilkidala.

        Bat-batean aldakaz kontrolik gabeko kolpeak jotzen eta hazi-zorrotada handia botatzen hasi zen, nire buruari are tinkoago heltzen ziola esku artean. Hainbeste isuri zuen, ia bertan ito nintzen, alajaina! Eta isuri ahala, gustu handiko hasperenak egiten zituen, maiteminez zauritutako otso batenak ziruditenak. Esnea aho barnera botatzen zidala, harridura nitaz jabetu zen berriz ere: banpiroaren haziak mazedonia-zaporea zuen, zinez! Eta gutxienez kikarakada bete isuri zuen.

        Artean hazi dezente ahoan neukala, besapeetatik heldu eta zutik jarri ninduen ahoan musu emateko. Mihia sartu zidan eta bere hazia dastatu zuen modu hartan. Gero ni berriro besarkatu, eta belarrira hitz egin zidan arestian bezala:

        —Ba al dakik zergatik den horren goxoa?

        —Hazia...? —nik, nahasirik—. Zergatik?

        —Hilda nagoelako eta biziaren sorburu den espermatozoiderik ez daukadalako.

        Gauza bitxia iruditu zitzaidan hura gero, inoiz pentsatu gabea.

        Dracularen semeak besoetan hartu ninduen bere logelara eramateko. Han ohe gainean utzi ninduen eta jertsea, alkandora eta bakeroak kendu zizkidan. Oinetakoak ere bai, eta galtzontzilo zuria azkenerako utzi zuen. Musu eman bitartean, sarri-sarri laztantzen zizkidan potroak eta, zakila gogortu zitzaidanean, galtzontziloak azkenik kendu eta masturbatzen hasi zitzaidan. Banpiro hark gizasemeak zituen gustuko, bai horixe! Masturbatzen ninduela, barrabilak usaindu eta miazkatzen zizkidan. Gero, libre zeukan eskuaz atzeko txuloa bistaratu zidan eta hura ere miazkatzeari ekin zion. Laster hazia isuriko nuela sentitu nuen gustuaren gustuz. Halako batean, banpiro gazteak uzkia eta barrabilak miazkatzeari utzi eta, haiek busti-busti eginda utzirik, zakilburua hartu zuen ahoan goxo eta maitekor. Ni hura desiratzen banengoen ere, haren letagin zorrotzen beldur nintzen, baina laster ohartu nintzen inondik inora ez nintzela hura egiten zion lehenengoa: banpiroak oso ongi zekien zakilak edoskitzen.

        Halatan, orgasmo goxo-goxoa izan nuen izaki hilaren aho xurgatzailean.

        Pixka batean etzanda egon ondoren, hizketan hasi ginen eta hala konturatu nintzen gazte hura ez zela beldurgarria. Izena Frederik zuela esan zidan, eta ikusi ninduen bezain azkar maitemindu zela nitaz; horregatik erabaki zuela ni ez hiltzea. Eta hitz egiten bukatzean, hiltasunean —ez heriotzean, denek uste zuten bezala— betiko bizitzea eskaini zidan. Nik hura besarkatu eta baietz esan nion, baina mesedez minik ez egiteko kosk egitean.

        —Ohartu ere ez haiz egingo —esan zidan.

        Orduan Frederikek txakurka jarrarazi ninduen ohe gainean. Nire atzean ipini zen eta berriro miazkatu zidan txuloa denbora pixka batean. Nik atzera okertzen nuen burua, begiak plazerez itxita. Nire atzean belauniko, hankak ireki zizkidan eta listuz bustitako hatz bat sartu zidan poliki uzkian, bertako txuringa lasai zedin zakila sartuko zidanerako. Hatza nire uzki barruan mugitzen baitzuen, plazera ematen zidan. Gero, hatza atera eta bere zakila listuz ugari busti ondoren, zakilburua nire txulo estuaren sarreran jarri zuen. Poliki bultz egin eta barneratuz joan zen. Hasieran deseroso sentitu nintzen adar sendo hura barruan hartzean, baina nire uzkiko giharrak laxotu zirenean eta haren zakila atzera eta aurrera mugitzen hastean, benetan gozatzen hasi nintzen.

        Popatik bizi-bizi eta maitekiro ematen zidala, esku batez nire txilibitu gogortuari heldu eta kanpaia jotzen hasi zitzaidan, larrutan egiteari une batean ere utzi gabe. Hartan hamar bat minutuz jardun ondoren, biok ia batera bota genuen esnea; hark nire erraietan eta nik izaren gainean. Hazia isurtzeko unean kosk egin zidan lepoan, burua atzera jarrita baineukan. Egia esan zidan: ohartu ere ez nintzen egin.