eu | es
Hasiera » Zerrendak » X. zerrenda

← Narrazioaren testuingurura joan

X. zerrenda: Azpeitiko kartzelan espetxeratutako preso errepublikar espainiarrak

 

Signatura GPAHAbizenakIzenakJaioterriaDelituaZigorraAzpeitiko kartzelanOharrak
2784/0/1; 17Barrios MuñozDomingoVillargordo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Berarekin batera beste 12 preso le kualdatu zituzten Azpeititik Madrilera 1941eko uztailaren 25ean.
2784/0/1; 19Berastegui MartínezJose MariaNavas de Tolosa (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Escorial-en Brunete-ren berreraikitze lana egitera eramana.
2784/0/1; 20Bermejo CiudadManuelVillanueva San Carlos (Ciudad Real)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Almaden-eko minetara lanera eraman zuten. 1945eko uztailaren 30ean bere zigorra mantentzeko agindua eman zen.
2784/0/1; 21Bonilla BonillaFranciscoFuensanta (Albacete)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Talavera de la Reinara eraman zuten 3. kolonia penitentziario militarizatuko taldean lan egiteko.
2784/0/1; 24Campos RuizMateoUbeda (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko uztailaren 25ean Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatu zuten.
2784/0/1; 25Casado LoriteJuanCanena (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko apirilaren 21ean hil zen Azpeitiko espetxeko erizaindegian apendizitis baten ondorioz. Egun berean Azpeitiko hilerrian gorpuari lur emateko agindua eman zen.
2784/0/1; 30Delfa HernándezFranciscoCentenillo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941eko maiatzaren 29an hil zen, eta Azpeitiko hilerrian lurperatu zuten.
2784/0/1; 31Díaz MorenoFelicianoVillacarrillo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26
2784/0/1; 33Domínguez CrespoPabloMoralzarzal (Madrid)1939/11/14Colmenar Viejo-ko epaitegi instrukore militarraren disposizioan geratu zen.
2784/0/1; 34Domínguez RegoCecilioSan Feliz (Pola de Lena, Asturias)1939/11/181939ko azarearen 19an Oviedoko espetxera lekualdatu zuten.
2784/0/1; 35Dumont GómezPedroNavas de Tolosa (Jaén)«Matxinadari laguntzea»1941/03/261941eko uztailaren 25ean Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatu zuten
2784/0/1; 52Fernández MaldonadoMartínLa Carolina (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Alcazar de San Juan-era (Ciudad Real) lekualdatua izan zen bertako eraikina eraikitzeko. 1945eko maiatzaren 21eko telegrama batean bere zigorra mantentzea agintzen da, oraindik Alcazar de San Juan-en jarraitzen duelarik.
2837/0/1; 55Gálvez VázquezFranciscaTorrijos (Toledo)Matxinatzera bultzatzea.6 urte eta egun 11940/03/20Delitua: Matxinada gorriaren garaian aurrekari ezkertiarrak edukitzea. Milizianoak gehiegikeriak egitera induzitu zituen, eta bere semeak biolentziaz jokatzera eta erailketak egitera animatu zituen. Espetxean hil zen 1940ko maiatzaren 6an. Azpeitian lurperatu zuten.
2784/0/1; 61González SánchezJosefaMengabril (Badajoz)«Matxinada militarra»6 urte eta egun 11940/03/20Sententzia: Gorrien dominazio garaian pertsona eskuindarren aurkako jarrerak indartu zituen, zeinak maiz iraintzen zituen. Ez dakigu Azpeititik nora izan zen lekualdatua.
2784/0/1; 62Gorrin MartínJoseLos Silos (Tenerife)1938/12/011936ko uztailaren 20an atxilotua Tenerifen, gerra kontseiluak absolbitu egin zuen irailaren 20an. Las Palmas-era desterratua izan zen. 1937ko martxoaren 24an berriro atxilotua, Fiffe-n(Tenerife) espetxeratua, 1938ko azaroan Donostiara lekualdatu zuten arte bertan egon zen.
2784/0/1; 64Guerra HernándezPedroVilla de Mazo (Tenerife)1938/12/021939ko urriaren 21ean Donostiako 11. epaitegi militarraren esku geratuzen. 1939ko apirilaren 12an askatzea agindu zuen epaitegi berdinak. 1940ko urtarrilaren 14an aske utzia izan zen segurtasun zuzendariak eskatuta.
2784/0/1; 67Ibáñez PicadoApodisioVillaviudas (Palencia)1941/07/30
3595/0/1; 64Jiménez PérezJoseLa Carolina (Jaén)«Matxinadari laguntzea»1941/03/261941eko uztailaren 23an Donostiako espetxera lekualdatua izan zen. 1942ko otsailaren 19an baldintzapeko askatasuna eman zioten.
3594/0/1; 16Juarez HervasPedroSolera (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Indultatua. 1942ko abuztuaren 21ean Zegamako Destakamendu penalera eraman zuten obra publikoetan lan egitera, bertan egon zelarik 1941eko abenduaren 15a arte
2784/0/1; 75Lara TorresAdrianoFuensanta (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Valladolid-era lekualdatua izan zen, «Adoratrizen Komentua» eraikitzeko.
2784/0/1; 79López MartínezMiguelNavas de Tolosa (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko apirilaren 19an Belchite-ra lekualdatua izan zen hiriaren berreraikitze lanak egiteko. 1945eko maiatzaren 21ean Donostiatik bidaltzen da telegrama bat esanaz «zigorraren iraungitzea baieztatzen zela, itxitako Azpeitiko espetxetik Belchite-ra»
3583/0/1; 50Manresa FernándezJoseCollosa de Segura (Alicante)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261944ko azaroaren 7an Linares-ko espetxetik idatzitako eskutitz batean honakoa esaten da: «Pairatzen ari den 6 urte eta egun 1eko zigorra, 3 urte eta egun 1ekoagatik kommutatua izan da. 1944ko azaroaren 23an behin betiko lizentziamendua. Bere aldekoa da zaintzapean zituen presoen bizitza defendatu eta ondo tratatu izana»
3594/0/1; 50Marín VizcainoDoroteoVillanueva del Arzobispo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Indultatua. 1942ko abuztuaren 21ean Zegamara eraman zuten lanera.
3594/0/1; 59Martín MartínezManuelLinares (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941eko abenduaren 13an Zaragozako espetxe probintzialera lekualdatzeko agindua eman zen, Utrillas-eko minetan lan egin zezan. 1941eko abenduaren 19an lekualdatze hau egin ezina zela esan zen, biriketako tuberkulosia pairatzen baitzuen, baziloskopia positiboarekin.
3620/0/1; 16Martínez TiradoAntonioTorrequebradilla (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261942ko abenduaren 25ean askatasun «atenuatua». 1943ko abuztuaren 18an askatasun deserriratua. 1951ko martxoaren 23an indultua.
3614/0/1; 13Mateos JareñoDomingoVillagordo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941eko uztailaren 23an Donostiako espetxera lekualdatu zuten. 1942ko otsailaren 4ean askatasun kondizionala eman zioten.
3614/0/1; 45Montoro FernándezPedroHuelma (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261942ko martxoaren 18an aldi baterako elektrizista laguntzaile izendatu zuten. 1942ko abuztuaren 14ean peoi edo jornalari lanetarako ez gauza (zahartasuna) deklaratu zuten. 1950eko maiatzaren 11an indultua eman zioten.
2784/0/1; 83Moya LópezPabloSantisteban del Puerto (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko uztailaren 25ean Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatu zuten
2784/0/1; 84Mullor HernándezManuelEnix (Almería)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko uztailaren 20an Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatu zuten
3577/0/1; 77Palacios GarcíaAntonioLos Villares (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Baldintzapeko askatasuna lorturik, Jaenera itzuli zen, baina Guardia Zibilak zaintzapean izan zuen. 1948eko apirilaren 9an Jaengo idatzi baten bidez bere «behin betiko lizentzia» eskatu zion Donostiako espetxe zuzendariari. 1945eko apirilaren 16an eman zioten.
3579/0/1; 99Paulino GutierrezLuisTorre del Campo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Azpeitiko hilerrian lurperatua
3576/0/1; 41Peña HerreríasJoseVillanueva Minas (Sevilla)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko maiatzaren 10ean Almadeneko espetxera (Ciudad Real) lekualdatua izan zen.
3576/0/1; 47Pérez Del CañoJoseMartos (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko irailaren 29an Dos Hermanas-era lekualdatua izan zen, lehenengo kolonia penitentziario militarizatuen taldean lan egiteko.
3577/0/1; 86Rey AguileraEduardoAlmedimilla (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Frankoren altxamenduaren aurretik zerbitzu militarra betetzen ari zen, eta ondoren «armada gorria»n sartzea leporatzen zioten. 1941eko otsailaren 6an Jaenera eraman zuten, eta 1941eko uztailaren 23an Donostiara. 1941eko abuztuaren 1ean zigorra 6 urte eta egun 1erajeitsi zioten. 1946ko martxoaren 29an behin betiko askatasunarekin aske geratu zen.
3577/0/1; 87Reyes GaleraJoseCanena (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko maiatzaren 10ean Almadeneko espetxera (Ciudad Real) lekualdatua izan zen.
3582/0/1; 5Rodríguez BuenoDomingoVillanueva de Arzobispo (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko ekainaren 3an Léridara lekualdatua izan zen.
3576/0/1; 75Rodríguez GámezDiegoBedmar (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/26Baldintzapeko askatasunean utzi zuten, baina 1945eko maiatzaren 21ean Jaengo epaitegi betearazleak 12 urteko zigorra mantentzea agindu zuen. 1950eko urriaren 10ean zigorra iraungi zitzaion. 1950eko azaroaren 29an idatzi bat egin zen, behin betiko askatasunean libre geratu zela esanaz.
3582/0/1; 15Romero MoralesMartínSantiago de Calatrava (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko uztailaren 17an Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatua izan zen.
3582/0/1; 19Romero VallejoDimasPorcuna (Jaén)«Matxinadari laguntzea»1941/03/261951ko uztailaren 11an behin betiko lizentziamendua eman zioten. Ordu arte zaintzapeko askatasunean egon zen.
3581/0/1; 73Ruiz RodríguezEulogioMoreda (Granada)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941/03/261941eko uztailaren 25ean Madrilgo Santa Rita espetxera lekualdatu zuten.
3600/0/1; 13Valenzuela NavarroLucianoSolera (Jaén)«Matxinadari laguntzea»12 urte eta egun 11941eko irailaren 29an «Dos Hermanas»eko espetxera (Sevilla) bidali zuten, lehenengo kolonia penitentziario militarizatuko taldean lan egiteko. 1941eko urriaren 4ean Sevillako espetxean sartu zuten. 1942ko ekainaren 1ean seigarren taldean sartu zen.

← Narrazioaren testuingurura joan