elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-06-22 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1931-09-27
El Día, 1933-07-23

 

Izpar beltzak.— Luzaro gexo egon ondoren Jaunak Bereganatu du, Sarasua'tar Markelin abertzalia, 26 urte zituala. G.B.

— Eibar'en il da 54 urte dituala Elortza'tar Juan Praizko onera ekarri zuten obiratzera oste askok lagundurik.

Laguntzen diegu atsekabian sendi bieri.

 

Ikastola Umiak.— Astian eduki dituzte urteroko azterketak ikastola umetxuak, eta [...] dituzten ibilaldiak eta egiteko daudenak astian egingo dute.

 

Eleizkizunak.— [...] Ama Nezkutza'ren bederatziurrenean oste asko ibili da txadon nagusien. Bukatzeko itzaldi sakon ta bero bat eta egi argi ta garbiak zuzendu zakion batez ere gastieri Trinidade jaietan ikusgai lizunkeriak ikusten ibili ziralako, Jaka'tar Joseba Andoni apaizak.

Baita ere bukatu da Paul'dar Bingen Deunaren bederatziurrena Gezo-etxeko eleizatxuan. Amarretan jaupa ederra abestu zan, eta itzaldia Opakua'tar Estanisla'ren gain egon zan. Gexo-etxeko txirueri aparteko bazkari eder bat eman zioten. Arratsaldian berriz eleizkizuna egon zan.

 

Azterketak.— Azken urteko irakasle azterketak izan ditu ta oso ongi atera da Zubizarreta'tar Karmen, emengo sendagile dan Toma'ren aizpak. Zorionak irakasle berriari ta gurasoeri.

 

Naskaldia.— Emen agurtu gendun Zornotza'ko ondore alkatia dan Zabala'tar Iñaki.

— Ego-Ameriketan denbora aldi bat igarota, biurtu da onera, Joxe Serrano antze-abestaldeko antzezlaria dan gure lagun Iriondo'tar Eloi.

— Bilbao'tik lenengo mallako irakaslea dan Gonzalez'tar Damian bere sendiakin.

— Luno (Gernika) eta [...] (Bolibar)'tik etorri dira Unsueta'tar Miren ta Ane aizpa irakasliak.

— Barakaldo'tik Zubizarreta'tar Imanole irakaslia.

— Asti aldia igarotzera jun dira Arbeloa'tar Anselma Zuza (Naparrua)ra.

— Aingeruzar'era, Aranzabal'dar Miren.

— Añorga'ra Errera Elizabete [...] uri onetako erakasliak.

— Emen gogoz estutu diogu [...], Arrona'tik etorrita euskel idazle ta eskola irakasle argia dan Endoia.

— Donosti'ratu dira Osoro'tar Andone anderea bere seme alabekin.

 

Jaiotzak.— Alabatxo bat izan dute Arrieta'tar Eusebi eta bere emaste Usabel'dar Josebe'k «Leruntxiki» baserrikuak.

— Semetxo bat Gabiola'tar Pelipa eta bere emazte Altuna'tar Agustine «Kortaberri» baserrikuak.

— Beste bat, Ulezia'tar Estepan ta bere emazte Etxeberria'tar Mikaela «San Roke» basetxekuak. Zorionak guztiori.

<-Aberri'ri omena.— Ni baño idazle trebe ta argiagoak izendatu dute il onen 30'an izango dala Aberri'ri omena. Baita ere azaldu dituzte asko modutako iritziak. Ni ixilik arazo onetan txirua naizelako. Pozik nago egun ori eldu dedin eusko idazle ezezagunak ezagutu ta lastantzeko. Ez dedila ba gelditu idazle abertzalerik egun onetan uri ontara eldu gabe.

 

AIXERIXA