elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Gizartea - Irakaskuntza | El Día, 1933-07-23
El Día, 1930-06-22

 

Gaixoen aldez.— Ederto eratzun dute elgoibartarrak gure deiari. Larunbat gaubian oste aundia batu zan Azoka enparantzan Argitaldu gendun eran «Orfeon Lagun Onak» antolatuta oso antzeski (teatro) ederra izan genun, batzen zan dirua bertako bazkide dan Rodriguez Astigarraga'tar Imanol, bi aldiz osakuntza (operaziua) eginda daguanantzat izanik.

Lendabizi bota zuten «Ezer ez ta festa», eusko antzeski polita.

Ondoren atera ziran txistulariak, txalo aundiekin artu genitun. Eresi politak jo ondoren, berriro jo eragin genioten «Biribilketa».

Gero «Fuerza Bruta» deiten dioten Benabente'ren erderasko antzeskia bota zuten.

Tartetan bosteko (kinteto) orkestak bere biziko eresiak jo zituan, Albisu'tar Joseba'k pianuan lagundurik.

Laborda'tar Erramon apaiza tartian zala orfeoiko abesbatzak «La Dolores» abestu zuan, lendabizido bakarra (solua) Laborda'k eta bigarrena gure lagun dan Gabilondo'tar Ipolitak abesturik. Aiñ ederto abestu zuten ere txalo aundiekin entzuliak eskatzen zuten barriro abesteko eta ala abestu ere.

Laborda jauna guztiz txalotuta izan zan. Nere idazkortza ez da naikua eta gutxigorik, erek merezi deben mailan ipintzeko. Ezango dedana da etzule guztiak atsegin aundiarekin gelditu zirala eta azketzi Erramon jauna goragoko malletan ipiñi ezin dodalako, merezi dezu ori eta geiago ere ta. Abesti onek abestu zituan «El caserío». «Hermosa patria mía», «El huésped del sevillano», «El trust de los Tenorios», «Mari Domingi», «Ay, ay, ay», «Dolores», lenengo atala estrofa, eta oso atzegin izan zan Arrese Beitia'tar Piliparen itz neurtu oek:

 

Nere biotzeko Amatxo zarra,

Antxiñako Ama euskera,

Seme leial bat orain datortzu

Azken agurra ematera:

Ain beste gerra goitu ezin da

Danori atzotu zara.

Zauden zauriz galdu gaduta,

Amatxo, zuaz iltzera.

 

Zorioneko arkaitzak eta

zorioneko mendiak

Orain artian izan zerate

Euskeran gordetzalliak;

Zuek (...) beti euskaldun

(...) beian erria.

Orra zer gero ekarri dauzkun

(...) erderiak.

 

[...]

Eta guztiok artu itzazute nere txalorik beruenak, batez ere Orfeon Lagun Onak batzoki'ko antolatzalliak.

Rodriguez Astigarraga'tar Imanol'ek esaten dit izparringi onen bitartez eskerrak emanteko Laborda jaunari, Orfeon Lagun Onari, alkate jaunari, antzeslariei, izparkariei (korresponsalei), eta azkenez erri guztiari berari ain ongi lagundu diotelako.

— Il onen 28'an, Azoka enparantzan bertan izango da beste antzeski (teatro) jai bat au ere gaxo aldez. Guztiok edo geienak beintzat ezagutzen dogu Alberdi'tar Joseba Imanol (Jose Manuel) «panaderua». Au iru ilabete onetan gaixorik aurkitzen da eta sendi aundia du eta laguntzeko bere lagunak antolatu dute jai au «Peru Gizon» euskerazko antzeski ederra, Laborda apaizak abestu «Txanton Piperri»'ren abestiak, Gabilondo'tar Kanuto'k lagundurik, txistulariak, orkesta, eta Gorosabal'tar Patrizio Ermu'ko pianistiak joko ditu eresi politak.

29'an. Goizeko zortziterdietako jaupa (meza) amaitzean jokatuko dute eskuzko partidu eder bat, alde batetik Izeta­Murua, bestetik Gastesi eta Rezola.

Irakurle elgoibartarrak, lagundu gaxuai.

 

Urte betetzia dala ta.— Deun Andoni (Antonio Donea)'ren eguna izan eta baita ere emengo Udal idazkari Peziña'tar Andoni'ren urte betetze eguna zalako jaun onek bazkari eder bat eman zien Gexo-etxekoai.

Esaten didate txiro edo pobre onek, eskerrak emanteko izparringi onen bitartez, gauz on ori egin dualako.

 

Azterketak.— Lenguan «Escuela Normal de Maestros» Logroño'n izandu dira eskola maixutzarako azterketetan (esamiñetan), eta oso ongi atera dura, Etxaniz'tar Koldobita, Iriarte'tar Primitiba, ta Larrañaga'tar Kepa. Zorionak eta jarrai aurrera olantxe.

 

Notario berria.— Elgoibarrerako autu dute Madrona'tar Enrike.

 

AIXERIXA