elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-07-23 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1931-10-01
Euzkadi, 1931-09-27

 

Ongi etorria.— Ostiral goizian azaldu zan erri onetan gure izparringi maite au, EUZKADI.

Illabetean egon da azaldu gabe eta illabete au urtia bezelako aundia izanda.

Laugarren jayotza au izan dedila betikoa eta segi beti gure Jaungoikoa eta Legezarraren alde.

 

Eriotzak.— Igande gabean il ziran Iglesias'tar Eladia eta Arze'tar Anbortzi.

Biyen obiratzeak egin ziran astelen arratsaldean notintza aundiakin.

Laguntzen diet atzegabean biyen sendiari.

 

Naste-borraste.— Astelenian emen agurtu nuen «Altzeta» idazle eta izlari ospetxua.

— Comillas'era juan da Gabilondo'tar Joseba ikastolara.

— Asteazkenian emengo «Gure Ama Pilare» ikastolako mutillak Eskoriatza'ra eguna igarotzera.

— Ostegunean erri onetako ikastolako umeak juan ziran Loyola, Zarautz, Zumaya eta Deba'ra eguna igarotzera.

 

ATXOLIN

 

_____

 

EUZKADI ongi etorri.— Maura'k eta Prieto'k batere erru gabe ainbat egunian agertu gabe egondu da gure EUZKADI izparringi maitea. Ongi etorri EUZKADI gure izparringi gure artera.

 

Euzkel izenak.— Txadon onetan ugutzau dira. Orbea'tar Joseba Mirena eta Leiaristi'tar Andene «Mokoroa» baserriko semetxo bat.

Baita ere Zabaleta'tar Joseba Mirena eta Etxebarria'tar Koldobika «Amoskai» baserriko semetxo bat ugutzau dute euzkel izen politak esarririk «Sabin» «Justo».

Gure lagun eta ziñegotzi abertzalia dan Opakua'tar Benino'k, eta bere emaste Elortza'tar Gerbase'k, «Pantzeska» «Joseba» Euzkel izen politak esarri diote beren seme jaio berriari. Zorionak guraso euskelzale biori eta jarrai aurrerra olantxe.

 

Izpar beltzak.— Jauna'ren besoetan ill dira 33 urte zituala, Iglesias Mindieta'tar Eladi mutil gastea. Baita ere 20 urtekin luzaro gaxo eginda Jaunak bereganatu zuan Arze'tar Anbortzi.

Laguntzen diegu atzegabian sendi bieri.

 

Ibillaldiak.— Aste onetan ikastoletako mutiko neskatxak, egin dute urteroko beren ibil aldia, beren irakasle edo maixuekin.

Marianistak beren ikasleekin Ezkoriaza'n izan ziran, Deun Kepa, eta Laurentzi'kuak Markiña, Ondarroa, Motriku, Deba eta maixu [...] Zarautz'en izandu ziran.

 

Txetarketa.— Elgorrixa'ren aurka'ko txetarketa egin dute, emengo zendagilliak urtero bezela.

 

Zornotza'ra.— Gar aundia dago emengo abertzalia artian, gaur igandez Zornotza'n egingo diran Gallastegi eta Zabala'ren onenez gertatutako euzko jai, eta itzaldia entzuteko.

¡Elgoibartarrak! ¡Abertzaleak! gustiok gaur Zornotza'ra!

 

AIXERIXA