Ipuinak

Su bila Zakur

Gizakiek sua zeukaten.

Gizakiek bakarrik zeukaten sua.

Otsokok ez zeukan surik: hotza eta gosea zeukan.

Otsoko eta Zakur lagunak ziren.

Honela esan zion Otsokok Zakurri:

«Pueblo indioek sua daukate. Zoaz eta ken iezaiezu txinparta bat».

Gizakiengana hurbildu zen Zakur.

«Kaixo, Zakur!» esan zioten.

«Kaixo, Zakur!», bera ere gizakia balitz bezala.

Jaten eman zioten, eta teilatupean lo egiten utzi.

Hurrengo egunean ere jaten eman zioten.

Eta su bazterrean egin zuen lo.

Ez zeukan goserik, ez zeukan hotzik.

Ahaztu egin zen Otsokoz.

Eta gizakiei txinparta lapurtu behar ziela ere ahaztu egin zitzaion Zakurri.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

Ipuin honek Zakur eta Otso dakartza, Pueblo izeneko indioek beren lurrezko etxeetan kontatzen duten moduan

Creative Commons Lizentzia