Barneko ataria eta tenplua
47 Gizonak barneko ataria neurtu zuen: karratua zen, berrogeita hamar metra luze eta zabal. Aldarea tenplu aitzinean zen. 48 Tenpluko atalondorat ereman ninduen gizonak eta neurtu zuen: sargiako murruak, atearen bi aldeetakoak, bi metra eta erdi lodi ziren, atea zazpi metra zabal eta atearen muntaia  40,48 zazpi metra zabal eta atearen muntaiak: Grekozko itzulpenaren arabera. metra eta erdi zabal bakotxa. 49 Atalondoa hamar metra luze zen, eta sei zabal; hamar harmaila igan behar ziren harat heltzeko. Atearen bi aldeetan zutabe bana  40,49 hamar harmaila: Hamar hitza ez da agertzen hebrearrean; grekozko itzulpenak emaiten duen xehetasuna da. // zutabe bana: Hain segur, Salomonen tenpluan zirenen idurikoak (ik. 1 Erg 7,15-22; 2 Kro 3,15-17). .
41
1 Tenpluko sala handirat ereman ninduen eta neurtu zuen: sargiako murruak hiru metra lodi ziren  41,1 sala handia: Hebrearrez Hekal; tenplua osatzen zuten bi zatietarik lehena zen, toki saindua ere deitua (ik. 1 Erg 8,10). // ziren: Hebrearrezkoak bi hitz dakartza ondotik, grekozkoan agertzen ez direnak: etxolaren zabaltasuna. ; 2 ateak bost metra zabal, eta sargiako sahets-murruek bi metra eta erdi. Sala bera ere neurtu zuen: hogei metra luze eta hamar zabal. 3 Gero, barneko gelarat  41,3 barneko gela: Tenpluaren bigarren zatia zen, toki saindu-saindua ere deitua (ik. 4. ber. eta 1 Erg 8,6). Gela huntan gizona bakarrik sartzen da, profeta kanpoan gelditzen delarik. sartu eta sargiako murruak neurtu zituen: metra bat lodi ziren, atea hiru metra zabal, eta sargiako sahets-murruak hiru metra eta erdi. 4 Gela neurtu zuen: hamar metra luze eta zabal. Orduan, erran zautan: «Toki saindu-saindua da hau».
|