Kutxa bet-Xemexen
13 Bet-Xemexeko jendea ogi uztaren biltzen ari zen zelaian; begiak altxatu eta kutxa ikustearekin, biziki poztu ziren. 14 Orgak Bet-Xemexeko Josueren alorrerat heldu zirenean, gelditu ziren. Bazen han harri handi bat; orgak puskatu zituzten egurraren egiteko, eta behiak egurraren gainean ezarri, Jaunari erre-oparia eskaintzeko. 15 Levitarrek jautsi zuten Jainkoaren kutxa, bai eta haren ondoan zen kutxatila, urrezko irudiak barnean. Kutxa ezarri zuten harri handiaren gainean, eta Bet-Xemexeko jendeak erre-opariak eta eskaintzak egin ziozkan Jaunari egun hartan. 16 Filistearren bost buruzagiak, hori ikusirik, Ekronerat itzuli ziren egun berean. 17 Hauek dira filistearrek bekatuaren ordain-oparitzat Jaunari eskaini ziozkaten urrezko handitsuak: Axdoden izenean bata, Gazaren izenean bestea, Axkelonen  izenean hirugarrena, Gaten izenean laugarrena, Ekronen izenean bosgarrena. 18 Urrezko arratoinak ere bost ziren, filistearren bost buruzagien menpe ziren hiriak bezainbat, bai gotorlekuen, bai harresi gabeko hirien izenean eskainiak. Harri handia, Jaunaren kutxa gainean ezarri zioten hura, lekuko da gaurdaino Bet-Xemexeko Josueren alorrean  6,18 Harri handia... Josueren alorrean: Hebrearrezko testua iluna da. .
19 Jaunak zigortu zituen Bet-Xemexeko jendeak ere, Jaunaren kutxari behatu baitzioten; herri hartako hirurogeita hamar gizon  6,19 kutxari... behatu: Hunela ere itzul daiteke: kutxaren barnean zer ote zen so egon zirelako. // hirurogeita hamar gizon: Hebrearrezko testuak hemen berrogeita hamar mila gizon eransten du. Eranskin hau, ordea, ez da agertzen eskuizkribu zahar askotan eta ez da ongi lotua aitzineko erranaldiari. zigortu zituen Jaunak. Doluan egon zen herria, Jaunak biziki gogor zigortu zuelakotz.
|